Benetako gertakizunetan oinarriturik, mediku batek buruko gaixotasun bat gainditzeko borroka kontatzen du eleberriak

Bihar asteazkenez,apirilak 5, 19:00etatik aurrera, Azkuna Zentroan Gabi Martínezek (Bartzelona,1971) Las defensas bere eleberria aurkeztuko du (Seix Barral, 2017). Aurkezpena ‘Aurrez Aurre’ programaren baitan egingo da, liburuei eta irakurketari eskainitakoespazioa eta orain dela sei urte baino gehiagotik hona María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) lehendakariak moderatzen eta zuzentzenduena.

Las defensas benetako gertakizunetan oinarritzen da eta hiru milamilioiren artean, hasiera batean erotzat jo zuten eta ondoren bere espezialitateanerreferentziazko medikua izatera pasa zen gizon baten aparteko gainditze istorioairudikatzen du.

Ohikoa den moduan, aurkezpenaren formatua gonbidatuaren eta María EugeniaSalaverriren arteko solasaldia izango da, azken honek galderak eginez, aldiberean entzuleak obrara gerturatzea eraginez eta ikuspuntu berriak emanezere.

‘Aurrez Aurre’-ra sarrera irekia izango da tokiak bete arte eta sarreralortzeko Azkuna Zentroan bertan (Infopuntua) eskatu beharko da.

Lehenkapitulua irakurri.