Bidebarrietan izango da bere azken eleberriaren aurkezpena Bilboko Liburu Azokaren markoan
Gaur asteazkena, ekainak 6, 20:00etatik aurrera, María Eugenia Salaverri idazlea, kazetaria, zinemagilea eta Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentea Iñaki Martínez idazlearekin batera egongo da, Martínezen azken eleberria aurkezteko, Donde los hombres llevaban sombrero (Destino, 2018). La ciudad de la mentira (Destino, 2016) eleberriaren bigarren zatia da, Guatemalako jatorria duen egile euskaldunak 2015ean Nadal Sariaren finalista izateko idatzitako obra alegia.
Topaketa, Bilboko Liburu Azoka dela eta antolatu diren ekitaldien baitan dago eta Bidebarrietako Liburutegian izango da (Bidebarrieta kalea 4, Bilbo).