Idazle gipuzkoarraren lehen eleberria da eta 2019ko Bilboko Liburuaren Azokan sinatuko ditu

El signo de los borregos (Círculo Rojo, 2018) Sebastián Uros egile gizpuzkoarraren lehen eleberria da. Amazonen eta Espainia osoko liburu dendetan dago salgai eta Mario Vargas Llosa Katedra Literatura Sariaren Lehiaketara aurkeztu da.

Ekainaren 1ean, larunbatez, Sebastián Bilboko Liburuaren Azokako AEE/EIE-ren 18. standean egongo da liburuaren aleak sinatuz 17etatik 21era bitartean.

 

Sinopsia:

«El signo de los borregos pertsonaia batzuk, bere bizitza osoan zehar, bata bestea gainditzeko duten borroka deskribatzen du, artaldeetatik irtetekoa, besteen eragin ezin okerragotik kanpo egotekoa. Espainian ustelkeria eta sortutako interesak nonahi ditugun mundu batean plazaratzen da eleberri hau, kontakizun sendo eta interesgarri batean modu bikainean konbinatuz fikzio dosi txikiak eta bizi dugun errealitate gordina. Bere irakurketa interesgarrian zehar, azken esaldiraino arnas batean edukiko zaituen ekintza sorta bat ikusteko aukera izango duzu. Bere orrialdeetan zehar mota eta baldintza ezberdinetako pertsonaia taldea aurkituko duzu, horien artean sentimenduak, idealak, interesak eta gorrotoak maila imajinaezinetaraino nahastuz. Irakurri ondoren, aparteko abentura honetan sartu izanak merezi duela ohartuko zara”.»

Obra honi buruz gehiago jakiteko, obraren gaineko literatura analisi hau eta elkarrizketa hau gomendatzen dizkizugu, bai eta bideo-erreseina hauek ere: