Idazle bizkaitarraren Seb Damon sailaren bigarren entrega da
2018an Martin McCoy-k Seb Damon 3 14 bere lehen obra aurkeztu ondoren, aurten, idazle bizkaitarrak detektibe pribatuaren bigarren abentura eskaintzen digu 2048 urtean ilargiko hiri handi batera eramateko.
Ekainaren 2an, igandearekin,Bilboko Liburuaren Azokako AEE/EIE-ren 18. standean egongo da liburuaren aleak sinatuz 17etatik 21etara bitartean.
Sinopsia:
« Lurreko terrorista arriskutsuenetako bat Ilarki ilargiko hirira iritsi da hura suntsitzeko helburuarekin. Zorionez, espetxeratua izan da, bertan jarraitzen duelarik gizartearekin duen zorra ordaintzen. Bere gorputza, gutxienez, espetxean dago, baina bere adimenak ihes egitea lortu du. Ez du gehiago behar bere planak betetzeko.
Seb Damon, bere lehen kasua arrakastaz itxi ondoren, gizonaren ehiza arraro honi egin beharko dio aurre. Horretarako Kurt eta Biancaren laguntza edukiko du, baina baita ere bere berriarena eta Lurretik Jäger harrapatzeko bidalitako polizia batena ere.
Seb Damonen kasu berri honetan abentura, eleberri beltzarekin eta zientzia fikzioarekin nahasten da. Ilargiko detektibe berezienarentzako kasu berri bat.»
Eleberria hemen aurkitu dezakezu.