Tom Tivnan eta Javier Celayak argitalpen munduko joko arau berriei buruz hitz egingo dute #Egilea20 Jardunaldietan (STD:2020/09/11 10:00etatik 11:00etara)
Covid19aren krisialdiak argitalpen munduarengan eragin argia duten egitura eraldaketak sortzen ari ditu (irakurketa gutxiago ibiltarteetan, irakurketa ordutegi berriak, liburuak saltzeko sistema eta salmenta puntuetan aldaketak, mailegu digital eta harpidetzarako sistemen gorakada...)
- Gehiago edo gutxiago irakurtzen al da? Zein euskarri mota onuratu dira eta zeintzuk kaltetu?
- Testuinguru honetan, audioliburuak eta podcastak lagunak edo etsaiak al dira argitalpen munduarentzako?
- Zein izango da liburuaren azoka komertzialen eta literatura jaialdien etorkizuna?
- Nola eragingo dio honek sektoreko eragile ezberdinei (egileak, editoreak, liburu saltzaileak, liburutegiak, irakuleak...)?
Galdera hauei eta beste askori erantzuna Tom Tivnan, The booksellereko (Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena) editore nagusiaren eskutik, eta Javier Celaya, Dosdoceko kide fundatzailearen eskutik ezagutu nahi baduzu, ez galdu ostiralean, irailak 11 10:00etatik 11:00etara bi aditu hauek egingo duten elkarrizketa eta ondorengo txat birtuala, azken honetan zure galderak zuzenean egiteko aukera edukiko duzularik.
Dena streaming bidez emango da, AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.
Honakoa VII Egilearen Jardunaldietako funtsezko hitzorduetako bat izango da, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren babesarekin eta Bizkaiko Foru Liburutegiaren, Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedroren lankidetzarekin.
#Egilea20 Jardunaldietan gertatzen den guztiaren gainean uneoro informaturik egon nahi baduzu, izen eman Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera posta bat idatziz.
Ez galdu!