Ager Aguirreren "La APP" azken eleberria instalatu berri da.

Tekno-Thriller hau egile Basauriarraren bederatzigarren obra da (horietako zazpi bere izenarekin agertu dira eta beste biak pseudonimoarekin).

“La APP” eleberri independentea eta autoargitaratua da, eta 2020 Premio Literario de Amazon Literatura Sarira aurkeztu dute, gai korapilatsu eta gaurkotasun bizia duena jorratuz.

Ager Aguirrek berak dioenez, “obra hau idaztean eduki dudan motibazioa, mugikorrean aplikazioak instalatzerako orduan gure utzikeriaren gainean jendea ohartaraztea izan da. Hizki txikia ez irakurtzeko ia aspaldikoa dugun ohitura horretatik, orain teknologietara eramana eta bere lagunekin kafetegian aipatu duen artikulu hori justu Facebookek iragartzean oraindik jendea harritzera daramana, mugikorraren mikrofonoak espiatzeko baimena haiek beraiek eman diotela ulertu gabe”.

Aplikazioaren erabilera arauak:

“La APP” deskargatzean zure baimentze lehentasunak ezartzea eta zure datuak nola erabiliko diren zehaztea onartzen duzu, ondoren zehazten den moduan:

- Zure informazio guztia gure artxiboetan sailkatu eta salbu mantenduko da. Zure pribatutasunari arreta berezia ematen diogu. Horietatik bizi gara eta horiei etekina ateratzen diegu.

- Informazioaren tratamendua pertsonalizatua izango da. Normalean zure interesak asmatzeko erabiliko da, baina xantaia egiteko eskubidea gordetzen dugu.

- Informazio bilketa honek zure gustuak, zure argitalpenak, zure elkarrizketak, zure argazkiak, zure posta eta telefono agenda ditu barne, bai eta zure terminalarekin burutu dezakezun beste edozein jarduera.

- “La APP” -en erabilera arauak begiratzerako orduan zure utzikeria eskertzen dugu, izan ere, hemendik aurrera, zure gailuan jada gorderik dagoen informazioa, iragarki identifikatzaileak, nabigazio historiala eta abar eskuratzeko baimena izango dugu, eta audio edo bideo bidez zu grabatu ahalko zaitugu bai eta zure terminaletik argazkiak lortu ere, zuri estortsioa egiteko eta zuregandik guk behar duguna lortzeko helburuarekin.

- Informazio horren bilketa uneoro non zauden, nola eta norekin jakiteko erabiliko dugu eta bertatik probetxua aterako dugu.

- Orain cookiak ezabatzea edo ETOA aplikazioa desinstalatzeak ez du ezertarako balio, zure intimitatearen jabe baikara jada.

Egin ezazu eskatzen dizuguna eta bakean utziko zaitugu. Ezazu horrela egin eta bizitza zapuztuko dizugu ondorioez axolatu gabe.

Ez da joko bat, ez eta broma bat. Esandakoa egiten ez baduzu zita APP bat instalatu izanaz damutzeaz arduratuko gara.