Argitalpen mundua erabateko eraldaketan dabil. Covid-19aren pandemiaren ondoren argitalpen munduan zerk iraungo duen eta zer desagertuko den jakin nahi baduzu eta horrek egileei, irakurleei eta sektore guztiari nola eragingo dion, ez galdu datorren irailaren 10 eta 11an egingo diren VII Egilearen Jardunaldiak (#Egilea20), oraingoan formatu digitalean.

Izen eman Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. ezer ere ez galtzeko.

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Bilbo izango da behin berriro ere ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldien egoitza zazpigarren urtez jarraian. 

Hitzaldi guztiak streaming bidez emango dira AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez. 

Topaketa honek, bere jatorritik, Europa edo Estatu Batuetako lehen mailako adituak Euskadira hurbiltzen ditu argitalpen sektoreari buruzko haien ezagutzak ekartzeko, Eusko Jarularitzako Kultura Sailaren babesari esker, bai eta Bizkaiko Foru Liburuteagiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen eta  Cedro-ren lankidetzari esker ere.

 

PROGRAMA

 

Hitzaldi eta debate guztiak AEE/EIEren Yotutube kanalaren bitartez emango dira.

 

Zeintzuk izango dira joko arau berriak argitalpen sektorean koronabirusaren ondoren?

Tom TivnanThe bookseller -eko editore nagusia (Europa mailan sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena) eta Javier CelayaDosdoce-ko kide fundatzailea

Adituen hitzaldia + ikusentzuleen galderak

Ostirala 2020/09/11, 10:00etatik 11:00etara
 

Zorte-kolpeei agur

Thais PahlEccles Fisher Associates-eko nazioarteko esplorazio alorreko zuzendaria. Nola aurkitzen dira “bestsellerrak”

Adituaren hitzaldia + ikusentzuleen galderak  
Ostirala 2020/09/11, 12:30etatik 13:30etara 

 

Kulturaren munduan nola biziraun

Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri 

Adituen hitzaldia
Osteguna 2020/09/10, 12:00etatik 13:00etara 

 

Euskal argitalpen sektorearen erronkak pandemiaren ondoren

Joxemari SorsElkar taldeko fundatzaileetako bat, eta Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburu denden Federazioaren Presidentea. José Manuel Díaz, Euskadiko Editoreen Elkarteko presidenteak moderaturik.

Eztabaida mahaia
Osteguna 2020/09/10, 10:00etatik 11:00etara 

 

Idazleentzako formakuntza tailerrak

Denek formatu digitala izango dute eta  Cedro-ren babesarekin egingo dira. Aurretik iragarritako izen ematearekin. 

1 tailerra: “Nire eleberria suntsitu dute”literatura zinema gidoira egokituz
Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilariak zuzendurik
Ostirala 2020/09/11, 18:00etatik 19:00etara

2 tailerra: Audioliburuak eta podcastinga
Idoia CantollaPodimo.es plataforman Head of Content-ak zuzendurik.
Ostirala 2020/09/18, 18:00etatik 19:00etara

3tailerra: Pitch on baten gakoak: obra bat modu zuzen eta eragingarrian aurkeztu Luis Ángel Ramírez ekoizleak zuzendurik, Kubelik Filmseta Imval Producciones-eko kide fundatzailea eta Espainiako Zinematografia Akademiako kidea
Osteguna 2020/09/24 eta Ostirala 2020/09/25, 18:00etatik 19:00etara