Ager Aguirreren azkena aurkezten dugu, "Una historia de hu(A)mor".

"Una historia de hu(A)mor" komedia erromantiko eroa da, irakurtzeko 37.000 modu ezberdin baino gehiago dituen “aukeratu zure abentura propioan” formatuan emana, 230 mila hitzekin eta  lehen pertsonan idatzitako 104 kapitulurekin, irakurleen pertsonaia nagusiaren erabakiak har ditzaten eta haien amodio istorio propioa bizi dezaten ere. Obra hau aurtengo Premio Literario Amazon Storyteller sariko partehartzailea da.

Elkarrizketa txiki bat egin dugu Ager Aguirrerekin bere azken liburu honi buruz eta bere hurrengo proiektuei buruz ere galdetzeko.

Galdera – Obra honi buruz ari gara, eta dakigunez irakurtzeko 37.000 modu ezberdin ditu.

E – Bai, hala da. “Aukeratu zure abentura propioa” liburuak bezalakoa da, bertan erabakitako aukera bakoitzak liburuko beste kapitulu batetara eramaten zaituelarik eta istorioa zure erabakien araberakoa delarik. Fantasiazko eleberrien formatu mota honetara ohituagoak gaude, horietan orkoa arkuarekin edo ezpatarekin hiltzea erabaki behar delarik, baina kasu honetan etxean geratu edo orkoarekin iretetea erabaki beharra dagoen komedia erromantiko batean barneratu dut. Eskutatik zertxobait joan zait eta 104 kapitulu ditu eta istorioa bizitzeko 37.000 modu ezberdin inguru.

G – Hain originala eta anbizio handikoa den liburu baten idazketa prozesuari buruzko zerbait esan diezagukezu? Zer izan da desafiagarriena?

E – Literatura erromantikoaren mundu honetan sartu nahi nintzen, baina nire ikuspuntu pertsonaletik egin nahi nuen. Hasieran genero erromantikoaren klixeak biltzen ibili nintzen, nire irakurleei sare sozialetan galdetuz, eta ondoren horietako balkoitzari galtzerdi baten modura buelta eman diet. Desafiagarriena, hasietako bide bakar batean ere ez galtzea izan da, bai eta horiek istorioaren puntu jakinetan elkartzea eta aukeratutako bidea edozein delarik ere, hasiera bera eta amaiera bera duen amodio istorioa bizi ahal izatea, milaka bide ezberdin izanagatik ere.

G – Eta atsengingarriena?

E – Jada nengoena baino eroago egon gabe amaitu izana. Orain atsegingarriena, bere orrialdeetan murgiltzera animatuko diren irakurleen erreakzioak izatea espero dut.

G – Oso idazle emankorra zarela badakigu, zein beste proiektu dituzu orain esku tartean?

E – Zuek ni hain ongi ezagutzea ez dakit ona ote den... (barrea). Nire hurrengo proiektua berehala agertuko da, UNA HISTORIA DE HU(A)MOR uztailaren 15ean plazaratu arren, abuztuan NO TE FIES DE LO QUE VEN TUS OJOS jarriko baitut salmentan, sorgindutako etxe batean egiten den film baten errodajean zehar girotutako thriller bat, bertan Errealitate Handituak hor gertatzen direnekin asko ikustekoa izango duelarik, Guardia Zibila protagonistaren heriotza ikertzeraino eramanez. 

Fantasia iluneko trilogia bat idazten ari naiz ere, baina hori urte amaierarako edo datorren urteko hasierarako izango da.

Eskerrak ematen dizkiogu Ager Aguirreri bere inpresioengatik eta hain istorio xelebre honekin arrakasta handia opa diogu.

“Una historia de hu(A)mor” liburuaren sinopsia

Zenbatetan amestu duzu komedia erromantiko baten protagonista izatearekin?

Zenbatetan nahi izan duzu When Harry Met Sally... filmean, Sleepless in Seattle filmean edo Kate & Leopold filmean Meg Ryan bezala sentitzea? Sandra Bullockek While You Were Sleeping filmean bezalako edo Kate Hudsonek How to Lose a Guy in 10 Days bezalako istorio bat bizitzea? Zuetariko zenbatek ez du amets egin Julia Roberts Pretty Woman filmean izatearekin? Ados, hau ez da adibide ona... Julia Roberts Notting Hill edo My Best Friend's Wedding filmean izatearekin? Eta liburu bat irakurtzen duzunean... Nork ez du desiratu Sara  No culpes al Karma de lo que te pasa por gilipollas liburuan izatea? Edo Bridget bere egunerokoan? Edo Anastasia 50etan? Barkamenak, beste adibide txar bat.

Ba "Una historia de Hu(A)mor" liburuan protagonista izan zaitezkete, aurre egin beharreko erabaki bakoitza zuek hartu beharko baituzue eta haren araberakoa izango da bakarrik istorioaren jarraipena. Beno, zuen erabakiarena eta aukera idatzi dituen buru okerrarena. “Una historia de Hu(A)mor” orduak barrez, egoera zoro, amodio ezinezko, istorio surrealista, galtzerdi moduan buelta emandako klixe eta amodioz betetzea espero duen ideia ero bat da. Amodioa, galdu eta ezin aurkitu dezakezun giltza hori bezalakoa baita: jada bilatzen ari ez zarenean agertzen da.

"Una historia de Hu(A)mor" hasiera eta amaiera duen istorio erromantikoa da, baina bizi arte ibiltzeko milaka bide dituena. (37.000 baino gehiago izan ere), horrela, behin amaierara iristean, istorioa zure burutik deuseztatu eta bide berri bat bizitzera gonbidatzen zaitut. Bide berri bat, bertan komedia erromantiko baten protagonista izango zarelarik berriro.

Bidaia hasiko al dugu?