“Amari” aurkezten da, euskal mitologiari buruzko dokumentala Iosu del Moral eta Rubén Cresporen eskutik, Iñaki Sainz de Murietak sortzaile eta dokumentalista moduan parte hartu duelarik ere
- Xehetasunak
Bihar, azaroak 10, “Amari” dokumentala aurkeztuko da, bertan Iñaki Sainz de Murieta gure bazkideak sortzaile eta dokumentalista lanetan parte hartu duelarik.
Euskal mitologiari buruzko film luze hau Iosu del Moralek zuzendu du Rubén Cresporen argazki zuzendaritzarekin, eta Donostiako “Fantasiazko eta beldurrezko Zinemaren Asterako” hautatu dute, 19:00etan San Telmo Museoan proiektatuko delarik.
Iñaki Sainz de Murietarentzako kolaborazio hau nolakoa izan den galdetu diogu eta hauxe da esan diguna:« “Amari” filmean parte hartzea oso aberasgarria izan da arrazoi asko eta anitzengatik. Lehenik, zinema munduan nire lehen esperientzia profesionala izan delako, hori bera mugarri bat izanik, baina bertan ez geratzea espero dut.
» Antropologo moduan, mota honetako proiektu batean parte hartzea, bigarren planoan izan arren, zortea eta plazera da, beste moduz literaturara edo ikerketa akademikoagora mugatzen diren ezagutza batzuk praktikan jartzea ahalbidetzen baitu. “Amari” filmarentzako ordea, oso hurbilketa ezberdina proposatu zen, fantasiara askoz ere lotuagoa. Alderdi hori hasiera batean Iosu del Moral, Amaia Mascaró, Rubén Crespo eta nik neuk landu genuen, nahiz eta gidoi lanak azkenean zuzendariaren esku geratu. Edozein kasutan, ideazio eta dokumentazio fasearekin geratzen naiz, funtsezkoa baita ezaugarri hauek dituen proiektu batentzako, elkarrizketetan bertan frogatzen den moduan, nahiz eta horietan modu aktiboagoan parte hartzea gustatu izango litzaidakeen.
» Emaitza duinagoa dela uste dut, zerbaitegatik hautatu dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Jaialdirako, hortaz, mundu guztia animatzen dut filma ikustera joan dadin. Eta norbaitek gai honetan gehiago sakondu nahi badu, nire sare sozialekin adi egotera animatzen dut ere».
Eskerrak ematen dizkiogu Iñakiri proiektu hau eta bere sentsazioak gurekin elkarbanatzeagatik.
AEE/EIE-k “Seguir Creando en Digital” plataformaren eskaerarekin bat egin du, Merkatu Digital Bakarrean egile eskubideei buruzko Direktibaren transposizioari dagokionez
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkarteak, beste 45 egile elkarte baino gehiagorekin batera, besteak beste kazetariak, argazkilariak, idazleak, gidoilariak, itzultzaileak, konpositoreak, artista interpretzaile edo gauzatzaileak, “Seguir Creando en Digital” plataformarekin bat egin du, Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroari jakinarazteko, Merkatu Digital Bakarrean egile eskubideei buruzko Direktibaren transposizioaren tramitazioan parlamentu talde guztiei aurkako botoa eskatuko diela.
Informazio gehiagorako irakurri atxikitutako testua
Idoia Amo eta Eva M. Solerren obra berria: “Sin lluvia no hay arcoiris”, amodiozko eleberri onenari saria "International Latino Book Awards" sarietan
- Xehetasunak
Duela hilabete eskas Eva M. Soler eta Idoia Amoren obra berri bat aurkeztu genuen: "Ángeles en la ruta 66". Gaur bikote literario honen beste nobedade bati buruz hitz egingo dizuegu. "Sin lluvia no hay arcoíris" du izenburua eleberri tropikal, zaporetsu eta erakargarri honek, Mediaset taldeko Mil Palabras & + Woman argitaletxeak plazaratu duelarik.
2022ko Uztaileko eguneratzea: Obra honek ohorezko aipamena jaso du amodiozko eleberri hoberen moduan "International Latino Book Awards" sarietan. Nazioarteko aitorpen honi buruzko informazio gehiago esteka honetan.
Proiektu berri honi buruz aritu gara hizketan bere egileekin. Honakoak dira haien erantzunak:
Galdera – Hitz egiguzue “Sin lluvia no hay arcoiris” eleberriari buruz. Liburu honetan aurkituko duguna laburbildu al dezakezue?
Erantzuna – Komedia, amodioa, adiskidetasuna, paradisu sinestezinak eta gure libururik hot-enetako bat da, hortaz eszena lizunen bat edo beste baita ere ;-) Asko dagoen gauzetako bat flamenkoak dira, baina hori zergatik den jakiteko, irakurri beharra duzue jajajaja
G – Zer eragin izan du istorio honek zuengan? Eta Mil Palabras &+ Woman eta Mediaset-ekin lankidetzak?
E – Oso emozionaturik eta eskerturik gaude eman diguten aukerarekin, guretzako erakuslehio handia dela uste dugu eta jende askori iristea espero dugu. Asko dibertitu gara eleberria idazten eta dokumentazioa egiten, bereziki bidaiatzeko ditugun gogoekin, orain zailagoa den une honetan gainera. Espero dezagun egunen batean in situ dokumentatzeko aukera edukitzea!
G – 7 urte daramatzazue lau eskutara idazten eta 30 obra inguru dituzue. Nolako bilakaera izan du elkarrekin idazteko zuen moduak?
E – Hain zuzen ere, 30 egingo ditugu orain! Gezurra dirudi, hasi ginenean esan izan baligute, ziurrenik esajerazio bat irudituko litzaiguke. Zure galderari erantzunez, bilakaera izan dugu, bai. Lehen iparrorratz moduan idazten genuen gehiago, marraztutako ideia batzuk eta ezer gutxirekin. Orain dena askoz gehiago planifikatzen dugu, istorio bakoitzerako eskaleta bat sortzen dugu aurretik, pertsonaien fitxa batzuk eta jarraitu beharreko pauta batzuk. Modu honetan, askoz ere azkarrago goaz eta errazagoa da blokeoak ekiditea.
G – Duela hilabete eskas “Ángeles en la ruta 66” plazaratu zenuten. Istorio gehiago al dituzue proiektu fasean?
E – Gutxi batzuk! Gutxienez hemendik bi urtera eleberriak idazteko eta argitaratzeko planifikazio oso bat dugu, beti gertatzen baitzaigu eskema bat egin eta ondoren ideia berriak irteten direla bidean. Hortaz, denboraldi baterako Idoia eta Eva dago ,-)
Asko pozten gaitu Idoia eta Evaren istorioekin gozatzen jarraituko dugula jakiteak. Denbora tarte hau eskaini izana eta bere inpresioak gurekin elkarbanatu izana eskertzen diegu. Eta obra honek poztasun handiak ekartzea opa diegu. Obra berrien esperoan geratuko gara...
Irazoki presenta "Palabra de árbol", una antología de sus poemas (2)
- Xehetasunak
"Palabra de árbol" aurkezten dugu, Francisco Javier Irazoki idazlearen olerkien bilduma, bere egileak berak hautatuak eta Ediciones Hiperion argitaletxearen eskutik plazaratua. Antologia poetiko honek ehun eta zazpi olerki jasotzen ditu (hogeita bi bertsotan eta laurogeita bost prosan), Irazokik berak hautatuak.
“Palabra de árbol” Donostian aurkeztu zen, pasa den urriaren 25ean, Koldo Mitxelena egin zen Roberto Herrerorekin elkarrizketan; Iruñeko Walden liburu dendan, urriaren 28an, Oskar Alegríarekin solasaldian, eta Lizarrako Liburutegian, urriaren 29an, Angel de Miguelekin egindako elkarrizketan. Aurkezpen erronda hau datorren larunbatean amaituko da, azaroak 6, Lesakako Kultura Etxean, 18:30etan, Zaza Rodríguezekin egingo den solasaldian.
Irazoki berari eskatu diogu obra hau bere hitzekin azal diezagun. Hauek dira bere hitzak: “Idatzi ditudan orrialde guztiak nire egiten ditut. Horietako bakoitzean nire egia pertsonal txikia edo ez hain txikia jarri dut. Batzuetan nahasirik bilatu nuen adierazteko modua, baina buru argitasuna sustantzia bakar moduan inoiz ez zen nahikoa izan.
Denbora pasa ondoren, ez ditut nire lehentasunak ezkutatzen. Hemen ehun eta zazpi olerki hautatu ditut (hogeita bi bertsotan, laurogeita bost prosan), eta agian multzoko ederrenak izan ez arren, nire egungo gustura hoberen egokitzen direnak dira. Edozein esperientzia intimo eta sakon adierazten duten konposizioek lehentasuna duten hautaketa honetan.
Prosazko testu ugari dago. Laurogeita hamarreko hamarkadatik, poesia sortzeko nire modurik libreena islatzen dute.
Nire bederatzi olerki bildumek ordezkaritza edukitzea nahi izan dut. “Música incinerada” liburuko olerkiak sartu ditut, oraindik amaitu gabe dagoen liburua izan arren”.
Eskerrak ematen dizkiogu Francisco Javier Irazokiri antologia honengatik eta bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik ere, eta bere proiektu guztiekin arrakasta handia opa diogu.
Txusmi Saezek “Chistes confitados” aurkezten digu, umorez beteriko familia proiektu bat
- Xehetasunak
Txusmi Sáezen azken liburua aurkezten dizuegu, konfinamenduan bere semeekin batera ekin zion familia proiektu eder bat, bizi ditugun une asaldatu hauetan umore eta elkartasun handia jarriz.
Txusmiri berari eskatu diogu “Chistes confitados” liburuari buruz hitz egin diezagun: “Batzuetan proiektu bereziak sortzen dira eta hau horietako bat da. Pandemia eta konfinamendua izan ditugun azken urte eta erdi luzean zehar nire semeekin batera liburu bat sortzea erabaki nuen, horrela denbora pixkat aprobetxatzeko eta hiruron artean zerbait egiteko, denboran iraungo duen zerbait. Umorea jorratzea erabaki genuen, inguruan genuen egoera penagarriaren ordez, eta Lehen Hezkuntza amaierako eta DBH hasierako ikastetxeetako patioetan ahoz-aho dabiltzan 500 txiste biltzea erabaki genuen. Horrela jaio da “Chistes confitados” liburua, Alexandra Rudinaren ilustrazioekin osatu dudan ideia dibertigarria, Amazon-en eskuragarri dagoelarik 8 euro baino gutxiagoan azal bigunarekin, 12 eurotan azal gogorrarekin eta 2,99 eurotan digitalean, bai eta Gasteizko Ayala liburu dendan ere. 8 eta 13 urte bitarteko neska-mutilei oparitzeko opari aparta, bai eta izpiritu gaztea duen eta barre pixkat egin egin nahi duen edonori oparitzeko.
Eskerrak ematen dizkiogu Txusmi Sáezi liburu berezi hau gurekin elkarbanatzeagatik eta pandemia garai honetan irribarreak jartzeagatik.