width="280"

Asociación de Escritores de Euskadiko Idazleen Elkartera ongi etorria eman diogu Elena Letelieri.

Kazetaria eta Gizarte Komunikazioan lizentziaduna, Talcan (Txile) jaio zen eta Gasteizen bizi da. Kazetari moduan egin du lan, bai esparru pribatuan bai eta publikoan ere. Gasteizen Piuke Ausart programa garatzen bi urte eman ditu, jatorrizko herriei buruzkoa, Hala- Bedi irratian.

Beti nahi izan du liburu bat idatzi. Bere nahia 2016 urtean hasi zen gauzatzen eta 2021eko maiatzean errealitate bihurtu da, "Lo que el mar despertó. Voz testimonial de un tsunami en Chile" izenburua daraman bere lehen obra plazaratuz (Universo de Letras argitaletxearekin).

Bertan bost urteko lanari amaiera eman dio, egileak 2010 urtean Txilen, gertatutako lurrikara eta tsunamiaren biktimen senitartekoak elkarrizketatu dituelarik, Constitución kostaldeko hirikoak bereziki, Maule eskualdean, egilea bere haurtzaro eta nerabezaroko uda guztietan hazten ikusi zuen tokia alegia. Amodio sakoneko istorioak, oroitzapen xamurrak, eskuzabaltasun inkondizionala, ilusioa, itxaropena eta erresilientzia deskribatzen dituzten hamar lekukotza dira.

Liburua, aurtengo maiatzean plazaratua, Gasteizen eta Bilbon aurkeztu zen, bere protagonistetako batzuen partaidetzarekin.

AEE/EIEra ongietorria ematen diogu Elenari eta liburu honek poz handiak ekartzea eta idazle moduan lan oparo baten hasiera izatea opa diogu.