Emma Crespok eta Malas Artes argitaletxeak (Bunkerbooks) crowfunding kanpaina bat jarri dute martxan “La Soberana del Reino Eterno” obra argitaratzeko. Erositako liburuagatik bakarrik ordaintzen den aurresalmenta kanpaina  bat da honakoa, behin liburua argitaratzea, modu erosoan jasotzen delarik liburua inolako bidalketa gasturik gabe.

“Oso ilusionaturik nago proiektu honekin” esan digu Emma Crespok berak. “Argitaletxe batekin egiten dudan lehen lana da hau” (bere aurreko obrak modu independentean argitaratu ziren plataforma digitaletan). “Gainera, genero fantastikoko eleberrian murgiltzen naizen lehen aldia da hau, gazte publiko bati zuzendua”.

“La Soberana del Reino Eterno” eleberriari buruz hitz egin diezagun eskatu diogu egile santurtziarrari: “bi munduen arteko jauzien istorio bat da. Horietako batean beldurrak, mendekuak, botere gatazkak eta uko egite pertsonalak aurkitzen ditugu; bestean ordea, laguntasunak eta egunerokoenak diren gatazkek dute protagonismo osoa. Amodioa bietan agertzen den gaia da, genero, arraza eta espezien gainetik gailenduz. Baina horrek ez du esan nahi amaiera guztiak alaiak direnik... Elementu magikoa, beste moduz ezin izan zitekeenez, oso presente dago hasieratik amaierara arte eta agian ustekabeko argumentu biraketaren bat aurkituko duzu. Eleberri fantastikoaren zale bazara, obra osoan zehar literatura estilo honetako egileei erreferentzia ugari aurkitzea interesgarria irudituko zaizu. Eleberria irakurtzen duenak bere pertsonaiekin batera dar-dar egiteko idatzita dago; Rahnen eta Schiurujekin batera bidea egiteko, baina Rebeca eta Ruthekin batera ere; istorioan murgiltzeko eta liburua ixterako orduan bigarren entrega irakurtzeko irrikitan egoteko”.

Kanpaina honetan parte hartu eta obra honen argitalpena lagundu nahi dutenek esteka honen bitartez egin dezakete.

“La Soberana del Reino Eterno” eleberriaren sinopsia

Rahnen-Duah-k maitagarri guztien subiranoari heriotza desafioa egin, bere tokia hartu eta Lurrera doazen atari dimentsionalak erabiltzea debekatzen du. Ez du beste erremediorik: gertutik ikusi du zer gertatzen zaien maitagarriei gizakiekin harremanetan hasten direnean, eta ezin du hori errepikatzerik onartu. Bere erabakiaren ondorioz Schiuruj Haizearen jaunari uko egin behar izatea da horren alde txarra, hemendik aurrera hark ez dizkiolarik gauzak erraz jarriko, bere konfiantzazko gerlari moduan beregandik hurbil mantentzen saiatu arren.

Traidore bat beste mundura nahieran jauzi egiten ari duela erregina berriak jakin ondoren, haren bila bidaliko du, erreginak bitartean elementuen gainontzeko jaunak biltzeko bidaia bat hasiz.

Bien bitartean, Lurrean, Rebeca zirraraz beterik dago institutuko txangoa dela eta: bere gurasoek txikitan, dibortzioaren aurretik, eramaten zuten basora joango dira. Oraingoa apartekoa izango da, bere lagunekin joango baita, Ruth, Javier eta Lucas. Rebecak imajinatu ezin duena da haiek egun hori bera aukeratuko dutela eztabaidan hasteko eta dena zapuzteko. Nazkaturik, taldetik urrundu eta basoan barna sartuko da.

Baina norbaitek jarraituko du mehatxu imajinaezin batean bete-betean murgilarazteko...