Gaurkoan Elisa Ruedaren "Zenbat denbora" liburua aurkezten dizuegu. Euskara hutsean idatzitako olerki bilduma bat da eta Literarte argitaletxeak argitaratu du. Liburuaren hitzaurrea  Antton Valverdek egin du, baina horrez gain, liburuari izenburua ematen dion olerkiari musika jarri dio ere, konposizio hori Gaua, ausentziaren itzala bere azken diskan sartuz.

“Zenbat denbora” datorren otsailaren 8an aurkeztuko da Bilboko FNACen.

Jarraian, liburuaren hitzaurrean Antton Valverdek eskainitako hitzak jartzen dizkizuegu:

«Elisa Ruedari eman diezaiogun ongi etorria euskal olerkarien taldera eta aprobetxa dezagun bere munduan sartzeko ematen digun aukera. Bere eskutik ibil gaitezke itsasoan zehar, olatuetan murgiltzen, kresala usaintzen, itsasgoran edo itsasbeheran, ilargian, basoan, hortentsiekin, mendian, zuhaitz mota askorekin, oraindik loratu ez diren gereziondoen artean, maitemintzen, etab.

»Bidaia horrek merezi du.

»Beraz, irakurle hori, hartzazu liburua, eseri sofa batean, eta dastatu “Zenbat denbora” patxadan. Eta “Poema perfektua” edo “Besarka nazazu” bezelako poemekin hunkituta sentitzen bazara, utzi zure pentsamendua libre eta halako batean, agian, konturatuko zara denbora dezente daramazula mundu hontatik kanpo,

“besaulkiaren ertzean eserita,

liburu itxi bat esku artean”,

»eta zeure buruari galdetuko diozu: zenbat denbora daramat honela?»

Antton Valverde

Zorionak eman nahi dizkiogu Elisa Ruedari eta obra honek poz handiak ekartzea opa diogu.

"Zenbat denbora" liburuaren sinopsia

Elisa Rueda idazlearen azken edizioko olerki bilduma, osorik euskaraz. Antton Valverderen hitzaurrea. Egileak kezka indibidualak eta sozialak azpimarratzen ditu. Bere bertsoen errepasoa egin zuen atzo, baina gaur bertan gelditzen da, orainaldian. Bere begirada itsasoaren, besarkadaren eta denboraren joanaren aurrean gelditzen da, eta horrek ez du ezer bere horretan jarraitzen duela baieztatzen.