Poesia eta musika Bilboko Liburu Azokaren bigarren egunean
- Xehetasunak
Egile ezberdinen liburuen sinatzera joateaz gain, gaur ostiralez Inma Roizen bigarren eleberriaren aurkezpena ikusteko aukera egongo da bai eta musikarekin lagundutako Blas de Oteroren gorazarre poesia emanaldia ikusteko ere
Atzo Blas de Otero poetaren bizitza eta obraren erakusketaren inaugurazioa (‘Ehun urte Blas de Oterorekin’), Atea – Laboral Kutxa Sariaren ematea eta Blue Jean supersalmenta sevillarra arrakasta handiz egon ondoren, Bilboko Liburu Azokaren 46. ediziora etorritako bisitariek, Oro verde (Ttarttalo, 2016) izeneko Inma Roizen bigarren eleberriaren aurkezpenarekin estreinatuko dute asteburua. 19:30etan izango da, Laboral Kutxa Topagunea Azokako Karpan.
Gehiago irakurri: Poesia eta musika Bilboko Liburu Azokaren bigarren egunean
ABEL AMUTXATEGIK ‘SU MUERTE, GRACIAS’ BERE ELEBERRIA AURKEZTUKO DU BILBON ETA MADRILEN MAIATZEAN
- Xehetasunak
‘Su muerte, gracias’ eleberriaren aurkezpena Bilbon:
Asteazkena maiatzak 4, 18:30etan
Elkar liburu-denda (Iparragirre, 26)
https://www.facebook.com/events/843355492460634/
‘Su muerte, gracias’ eleberriaren aurkezpena Madrilen:
Ostirala maiatzak 13, 19:30etan
Muga liburu-denda (Pablo Neruda etorbidea, 89)
https://www.facebook.com/events/1082044035202769/
'Su muerte, gracias' umorea eta fantasia nahasten dituen eleberria da eta irakurleek ez dute zalantzarik izan Terry Pratchett edo Eduardo Mendoza idazleen lanarekin harremana ikustean.
Porrot egindako suizidio saltzaile bat, bere haserrea kontrolatzeko arazoak dituen agure bat eta erretiratutako Heriotza dira eleberriaren eragingarri nagusietako batzuk. Abel Amutxategik urteroko Terbi-ren jardunaldian parte hartuko du ere datorren maiatzaren 7an, larunbatez, Bilboko La Bolsa-Ibaiondo Udaltegian.
AEE/EIE-k Egile-eskubideei buruzko Jardunaldi bat antolatu du
- Xehetasunak
Maiatzaren 6ean izango da eta Cedro, ACE eta Arochi & Lindner abokatuek parte hartuko dute
Egile-eskubideei buruz informatzeko helburuarekin, AEE/EIEk informazio Jardunaldi bat koordinatuko du Azkuna Zentroko Mediateka aretoan maiatzaren 6ean, ostirala, 10.00etatik 14.00etara.
Egilea zuzen informaturik egon beharreko aspektuen inguruan bertaratuko direnen orientaziorako, jardunaldian Magdalena Vinent egongo da, Centro Español de Derechos Reprograficos CEDRO-ko zuzendari nagusia; Manuel Rico eta Rafael Soler, Asociación Colegial de Escritores de Españako (ACE) presidente eta presidenteorde lehena, eta Myriam Otaola, Arochi&Linder abokatu bulegotik etorriko dena, egile-eskubidearen defentsan espezializaturiko bulegotik hain zuzen ere.
Halaber, AEE/EIE eta ACEk ekitaldi hau lankidetza itun bat sinatzeko ere aprobetxatuko dute. Itun honek, kulturarekin orokorrean eta literatura, poesia eta antzerkilaritzarekin zehazki zer ikusia duten interes komunetan lankidetza, promozioa, difusioa eta ekimenak sustatuko ditu.
Itun horretan elkarrekin egiteko ekimen kultural eta literarioak planifikatuko dira, literatura jardueretarako espazioa elkar banatu, ikastaro, kongresu, mintegi, jardunaldi, mahainguru edo bi erakundeetako kideen obra eta lanen presentzia eta difusioarekin zer ikustekorik duten beste edozein jarduerari buruz informatuko da, bai eta obra kolektibo eta antologietan lankidetza eta partaidetzan lan egin ere.
Gehiago irakurri: AEE/EIE-k Egile-eskubideei buruzko Jardunaldi bat antolatu du
JAVIER GIL DIEZ-CONDEREN ‘HERMANA Y ESCLAVA’-REN BERTSIO KOLONBIARRA
- Xehetasunak
2015eko otsailean “yo no sé ganar dinero”, javier gil diez-conderen “hermana y esclava” antzezlanaren bertsio kolonbiarra estreinatu zen bogotán (corporación teatral minuto). Raúl wiesner-ek zuzendua eta andrea catalina capador, Gloria Esperanza Murcia eta erika melisa calvache antzezleek antzeztua.
“Kiosko Teatral”-en arabera (Bogotáko aldizkari digitala): Obrak karikatura aspektuak eta oso pertsonaia definituak ditu, erabilgarri, morroi edo dominatzaileak diren bere rol antagonikoetan. Oso joko eszeniko soila, zuzena eta inolako trikimailu formalik gabe, bikotearen etxeko esparruan ematen den ohiko menperatze eta sumisio harremana ikustea ahalbidetzea ez beste. Gizatasunik gabeko gure kanpoko munduak zeharo iragazitako barne mundu baten komedia (krudel) bat. Komedia orotan bezala, bere esentzia klasikoenean satira, ironia eta arauak hausten dituen ausartzia agerian uzten dituen divertimentoa da. Gure buruari egiten diogu barre, erratu bezain laster zergatik garen hain basatiak ulertzeko.
Informazio gehiago eta irudiak:
https://www.youtube.com/watch?v=abK65WPT0Dg&nohtml5=False
www.kioskoteatral.com/yo-no-se-ganar-dinero/
egilearen orrialde ofiziala: www.javiergildc.net
“Hermana y esclava” antzezlana “Cinco derrotas de comedia cruel” liburuan dago argitaratua (Tabula Rasa Ediciones: Donostia 2002)
PABLO GONZÁLEZ DE LANGARIKARI AGURRA
- Xehetasunak
Pablo González de Langarikari agurra egingo zaio bere senitarteko, lagun eta irakurleekin ostiral honetan, apirilak 8, 13:00etan Derioko hilerriko “Oroimenaren Basoan”.
Zurgai aldizkariaren zuzendari eta nazio mailako eta nazioarteko sari ugariren irabazle den idazle bilbotarra pasa den martxoaren 17an zendu zen.
Bere lanek ospe handia lortu zuten, hala nola ‘Bahia Saria’ 1975ean edo ‘Imagínate Euskadi Saria’ hirutan irabaziz. Juan Larrea, Blas Otero edo Miguel Unamuno idazle entzutetsuen eraginpean, bere estilo sortzaile eta irudimentsu propioa baina aldi berean konplexua sortu zuen.
Bere senitartekoek ekitaldi zibiko irekira gonbidatzen dute hura gogoratzera joan nahi duen orori.