Iñaki Sainz de Murietak bere web orrialdea berritu du eta bere obra irakurleen esku utzi du dohainik
- Xehetasunak
DSS2016 dela eta, Iñaki Sainz de Murietak bere web orrialdearen bertsio berria plazaratu du, www.sainzdemurieta.com, aurrekoaren diseinu eta estetika erabat aldatuz, askoz ere eskuragarriagoa eginez baina bere izaera ahaztu gabe.
Azken helburua, Sainz de Murietak azaldu duen moduan, “ez da beste nire obra osoa jendartearen esku jartzea baino, orain artekoa eta etorkizunekoa, kultura unibertsal eta doakoaren aldeko apustu garbia eginez, horretarako euskarri digital berriak erabiliz. Hau da nire proiektu berriaren giltzarrietako bat, horren bitartez bere obra immaterialaren subiranotasuna berreskuratu nahi dudalarik bai eta horretara mugarik gabeko eskuragarritasuna, honekin argitalpen sektorea ukatu gabe, profesional bezala hari zor bainaiz eta ez baitago nire proposamenarekin kontrajarrita”.
Maria Eugenia Salaerrik, Marta Sanzen ‘Farándula’ eleberria aurkezten du Bilbon
- Xehetasunak
Urtarrilaren 28an, ostegunez, 19:00etan Azkuna Zentroan (Bilboko Alhóndiga Kultura Zentroa), ‘Farándula’ aurkeztuko da, azken Herralde Eleberri Sariaren irabazlea. Bere egile Marta Sanzek, hilabetero Bastida Aretoan Maria Eugenia Salaverrik jendarteari literatura nobedadeak bere egileen eskutik hurbiltzeko moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuko du.
'Farándula' eleberriak kriseiluen argiaren alde batean eta bestean gertatzen diren istorioak erritmo bizian kontatzen ditu, egungo kulturaren balio galtze gero eta handiagoa begirada ironiko eta garratzarekin zuzenduz.
Javier Gil Diez-Conderen ‘Falstaff no cree en la otra vida’ antzezlana antzeztuko da Altsasun
- Xehetasunak
Urtarrilaren 30ean, larunbatez, Tarima Beltza antzerki konpainiak ‘Falstaff no cree en la otra vida’ obraren berriz ematea estreinatuko du, Javier Gil Diez-Condek 1989ko Francisco de Avellaneda antzerki saria irabazi zuena alegia. Emankizuna Iortia Kultura Etxean izango da, frontoi zeharbidea z/g, Altsasu (Nafarroa). Bi emanaldi egongo dira, 20:00etan eta 22:00etan.
‘Falstaff no cree en la otra vida’ bere egilearen arabera “Inauterian inspiraturiko fartsa groteskoa da, hiru gaiei buruzko osagaietatik abiatuz: Sexua, Erlijioa eta Heriotza; bereziki azken honetan sakonduz. Gure Inauterietan gertatzen den bezalaxe, hemen heriotzari buruz era barregarrian hitz egiten da, umore beltzez, ‘heriotzaren mamua konjuratzeko’ behar baten moduan, protagonistak esaten duen moduan”.
Lanari buruzko informazio gehiago.
Angela Sernaren ‘Solitudine’ poema liburuaren aurkezpen ugari
- Xehetasunak
Datorren ostiralean, urtarrilak 22, 20,00etan Angela Sernak Burgosko Principal Antzokiko Polisón aretoan ‘Solitudine’ bere poema liburua aurkeztuko du. Idazleak Roberto Lastre idazle eta argitaratzailea edukiko du lagun. Larunbatean, urtarrilak 30 Zaragozan aurkeztuko dute liburua 19,30etan La Pantera Rossa liburu dendan. Parada horretan Angela Sernak Iñigo Linaje poetarekin egingo du aurkezpena.
Otsailaren 20ean, 19,30etan, Friasen (Burgos) Angela Serna eta Pilar Corcueraren eskutik poesia emanaldia egingo da, Pro ismo cero taldeak lagunduta. ‘Siempre Lorca: del Bronx a la Luna’.
Martxoaren 4ean, ostiralez, 19,30etan, Cámara liburu dendan, ‘Solitudine’ aurkeztuko da bai eta Iñigo Linajeren ‘Nunca más adiós’ liburua ere. Aurkezpena Blanca Sarasuak egingo du.
'Solitudine' poesia liburu bat da, non, bere egileak azaltzen duen bezala, “bidai baten modura, amodiotik, babesgabetasunetik, itxaronalditik, heriotzetik… bai eta bizitzeko ziurgabetasunaren aurrean zoriontasunaren bilaketatik ere barreiatuz eta edozein emakumeren begiradatik planteatzen da. Arintasunetik, existentziaren nahitaezko zama erakutsi nahi duen poema bilduma”.
Javier Minak 'De paseo por el San Sebastián de Luis Martín-Santos' bere liburua aurkeztuko du ostegunean, urtarrilak 21, Iruñean
- Xehetasunak
Ostegun honetan, Javier Mina Donostian finkaturiko idazle nafarrak, 'De paseo por el San Sebastián de Luis Martín-Santos' bere liburua aurkeztuko du Walden liburu dendan (Paulino Caballero kalea 31). Aurkezpena Fátima Frutos idazleak egingo du.
Luis Martín Satos idazle donostiarrak Gipuzkoako hiriburuan utzitako oinatzak aurkitzera gobidatzen duen liburua argitaratu du Javier Minak.
‘De paseo por San Sebastián con Luis Martín Santos’, Erein argitaletxearen ‘Escenarios’ bildumaren baitan argitaratu da. Donostian bizi den idazle nafarraren liburuak, egilearen arabera “bere izena duen enparantza duen, baina Donostia osoan ‘Hemen Luis Martín-Santos egon zen’ dioen plakarik ez duen” hiri batetan zehar Martín Santosen arrastoak jarraitzen ditu.