Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Hélène Laurent eta Angela Sernak poesia emanaldia egingo dute Logroñon

Xehetasunak
21 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 21 Ekaina 2016

Bihar asteazkena ekainak 22, Logroñoko Santos Ochoa Espaziora joango direnek (Doctores Castroviejo, 19) hitzordu bikoitza dute poesiarekin. Ángela Sernak eta Hélène Laurentek bere lanak aurkeztuko dituzte –Solitudine eta DESenREdo hurrenez hurren-, bai eta bere poemak eskaini. Ekitaldia 19:30etatik aurrera izango da.

Gehiago irakurri: Hélène Laurent eta Angela Sernak poesia emanaldia egingo dute Logroñon

Teresa M. Pecesek liburu-denden gaineko mahai-ingurua moderatuko du III egilearen jardunaldian

Xehetasunak
20 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Ekaina 2016

La lectora futura plataformako zuzendaria da, liburuaren sektorearentzako plataforma berria alegia.

Teresa M. Peces Euskadiko Idazleen Elkartean antolatutako III ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldian parte hartuko duten liburuaren eta irakurketaren sektoreko adituen taldea osatuko du. Ekitaldia datorren irailaren 16an egingo da Bilboko Azkuna Zentroa-La Alhóndigan.

Gaur egun La lectora futura-ko zuzendaria da, bere balio kateko elementu guztiak sare sozial batean batzeko helburua duen liburuaren munduko plataforma digital bat, elementuok sortzaileak, argitalpenaren profesionalak, liburu-dendak, banatzaileak, irakurleak eta liburutegiak direlarik. Pasa den martxoan jarri zen martxan Latinoamerikako argitalpen merkatura argiki zuzendua eta jada baditu ordezkariak Mexikon eta Argentinan.

Teresa M. Pecesek ‘Etorkizuneko liburu-dendak: non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua daraman mahai-ingurua moderatuko du, non Luis Collado Espainian Google Play Books-eko zuzendariak eta Gexan Sors Elkar-eko marketing zuzendariak euren parte hartzea konfirmatua duten. Mahaia 11:30etan dago programatua. Solasaldian, datozen egunetan aditzera emango diren sektoreko beste bi adituk parte hartuko dute, eta programazio osoa iragarriko da ere.

Gehiago irakurri: Teresa M. Pecesek liburu-denden gaineko mahai-ingurua moderatuko du III egilearen jardunaldian

Luisa Etxenike eta Javier Reverte bizitza literariotik erretiratzeari buruz mintzatuko dira Bilbon

Xehetasunak
20 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 20 Ekaina 2016


Topaketan, beste herrialdeetan indarrean dagoen legedia analizatuko da eta streaming bidez emango da.


P“Literaturarekin Elkarrizketek” Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan jarraitzen dute. Topaketa hauek Bilboko Udalak antolatzen ditu eta bihar asteartez, Luisa Etxenike idazte donostiarra eta Javier Reverte madrildarra elkartzea da proposamena, bizitza literariotik erretiratzearen gaiaren inguruan mintza daitezen. “Literaturarekin jubilatzea?” izenburua daraman topaketa Idoia Jauregi kazetariak moderatuko du eta 19:30ean hasiko da. Mintzagaiak erabateko gaurkotasuna du orain dela hilabete batzuk Enplegu eta Segurantza Sozial Ministerioak argitaratzen jarraitzen duten jubilatutako egileei pentsioa itzultzea eskatu zienetik. Sorkuntza jarduera mantendu eta pentsioa jasotzea bateraezinak direnaren argudioarekin, hamarnaka egile ikerketapean daude. Horregatik, topaketa berri honetan, beste herrialdetan indarrean dagoen legedia, Literaturatik erretiratzea eskubidea edo betebeharra den edo pentsioa jasotzea edo sorkuntza jardueraren artean hautatu behar izatea bezalako gaien inguruan mintzatuko dira.

Sarrera irekia da tokia bete arte eta ez da aretora sartzen utziko behin ekitaldia hasi denean. Streaming bidez emango da www.kulturguneatb.net web orrialdean.

Luisa Etxenikek (Donostia, 1957) El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Euskadi Saria 2009), Los peces negros (2005), Vino (2000), El mal más grave (1997) y Efectos secundarios (1996); kontaketa bildumak Ejercicios de duelo (2001) eta La historia de amor de Margarita Maura (1990); eta poema bilduma El arte de la pesca (2015) argitaratu ditu. Bere kontaketak antologia ugaritan daude sartuak. ‘Un mundo de escritoras’ literatura jaialdiko zuzendaria da, frantses itzultzaile moduan egiten du lan ere eta komunikabide ezberdinekin lankidetzan dabil. 2007an Arte eta Letren Zaldun-Ordenako Zaldun saria jaso zuen gobernu frantsesaren eskutik. 

Javier Reverte (Madril, 1944) Londresen, Parisen eta Lisboan, beste batzuen artean, korrespontsala izan da bai eta Pueblo egunkariko zuzendariorde ere. Irrati eta telebista gidoiari izan da ere. Bere literatura ekoizpenaren baitan eleberriak, poema bildumak eta bidaia liburuak daude. Azken genero honetan izan du osperik handiena, bereziki bere Afrikako Trilogiak (El sueño de África, Vagabundo en África eta Los caminos perdidos de África liburuek osatzen dute). Beste bidaia liburu batzuk Erdialdeko Amerika, Amazonas, Grezia, Turkia eta Egipto dute idazgai.

Javier Reverte, pentsioa kendu dioten idazleetako bat da eta, gainera, Ogasunak  120.000 euro baino gehiago eskatzen dizkio Segurantza Soziala dela eta, sormen jarduera paralelo bat garatzen duela iritzi baitu. 

Javier Celayak Egileraren Jardunaldian parte hartuko du berriro Dosdoce.com-en 12. urteurrenarekin bat

Xehetasunak
17 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Ekaina 2016


Mundu maila edizio digitalaren erreferente garrantzitsuenak diren Michael Bhaskar eta Rüdiger Wischenbart egongo diren mahaingurua moderatuko du.

Hizlari, idazle, ikerlari eta teknologia eta kulturan aditua den  Javier Celaya ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiko hizlari taldera batuko da, datorren irailaren 16an Bilbon. Aurten zehazki, Dosdoce.com bere joera behatokiaren 12. urteurrena ospatzen da. Celaya, Euskadiko Idazleen Elkartean urtero antolatzen duen hitzorduaren inauguraketa mahaiaren moderatzailea izango da. Solasaldian Michael Bhaskar idazle britainiarra, lehenbizikoz Espainian, eta Rüdiger Wischenbart ikerlari austriarra arituko dira. Mundu mailan argitalpen digitalaren erreferente garrantzitsuentzat jotzen dira biak.

Gehiago irakurri: Javier Celayak Egileraren Jardunaldian parte hartuko du berriro Dosdoce.com-en 12. urteurrenarekin...

Elkar-ek liburu negozio arrakastatsu baten ikuspegia emangu du III Egilearen Jardunaldian

Xehetasunak
15 Ekaina 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 15 Ekaina 2016

Euskal liburu denda sarea bere marketing zuzendariak ordezkatuko du III Egilearen Jardunaldirako programaturiko mahainguruetako batean.

Euskarazko argitalpenen lehen argitaratze eta banatze talde izan zenaren, Grupo Elkar alegia, marketing zuzendari moduan, Gexan Sorsek lehen eskutik ezagutu du bere liburu denda sareak Euskal Herri osotik, orain 10 urte sortu zenetik izan duen hedatzea. ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldian egongo da, datorren irailaren 16an Bilbon, liburuaren ekosisteman espazio logiko eta natural moduan liburu denda berreskuratzeko bultzatzaile moduan Elkar babesten duten sekretuetako batzuk argitzeko. Sorsek ‘Etorkizuneko liburu dendak: non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ izenburua duen mahainguruan parte hartuko du, bere parte hartzea ere konfirmatu duen Luis Collado Espainian Google Play Booksen zuzendariarekin batera. Mahaia 11:30etan dago programatua. Solasaldian, datozen egunetan aditzera emango diren sektoreko beste aditu batzuk hartuko dute parte.

Gehiago irakurri: Elkar-ek liburu negozio arrakastatsu baten ikuspegia emangu du III Egilearen Jardunaldian

Página 98 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio