Hay Festivalen hurrengo edizioak sortzaileen jubilazioaren gaia jorratuko du bere programazioan
- Xehetasunak
Segoviak Hay Festivalen edizio berri bat egingo du irailaren 22 eta 25 bitartean. Saioetako bat egileen jubilazioari eskainiko zaio. Formatua mahai ingurua izango da 13.30etan 23an, ostiralez. Pedro de Andrés izango da moderatzailea, CEDROko presidenteordea.
Bertan parte hartuko dutenak Manuel Rico ACEko presidente eta Seguir Creando plataformako bozeramailea; Paula Izquierdo idazlea; Ramon Alba argitaratzailea eta Stephan Fuetterer Dircom Komunikazio Zuzendarien Elkarteko bokala izango dira.
Iturria: CEDRO
El Gallo de Orok Beñat Arginzonizen bi lan gehitu ditu bere katalogora
- Xehetasunak
El Gallo de Oro Edicionesek argitaratutako azken bi tituluak Beñat Arginzoniz egile bilbotarrak izenpetui ditu.
Lehena, El libro de los espantos, ez da irudiaren eta testuaren arteko elkarrizketa bakarrik, baizik eta irakurlearekin elkarrizketa. Bere orrialde bakoitzean ikaragarria eta saihestezina denari aurre egiten dio , azkenean azken ispiluak begiratuko balitz bezala. Ezinezkoa denak bidea egiten duenean eta bizitzak bere benetako aurpegia erakusten digunean, obraren sinopsian irakurri daitekeen moduan.
Pablo Gallo marrazkigileak Arginzonizen testuei irudiak jartzen dizkio: emaitza liburu berezia da, izua eta edertasuna jolas makabro moduan nahasten diren ariketa. “Nire 46 marrazki izugarri bere 46 testu izugarriren ondoan”, dio Gallok bere blogean.
Gehiago irakurri: El Gallo de Orok Beñat Arginzonizen bi lan gehitu ditu bere katalogora
Coruñako Unibertsitateak III Nazioarteko Poesia Mintegia egingo du
- Xehetasunak
Poesiarekin zer ikustekorik duten gai ezberdinei buruzko 20 komunikazio izango dituen deialdi irekia da. Parte hartu nahi duen orok abuztuak 1 baino lehenago bidali beharko du proposamena.
2016ko irailaren 19 eta 20ean Coruñako Unibertsitatean III Nazioarteko Poesia Mintegia egingo da: “Azul de cisnes blancos y aeroplanos del calor” izenburupean, SEGAHI ikerketa taldeak antolaturik, Seminario Galego de Estudis Hispanoamericanos, poesia moderno eta garaikideari aritzen dena. Izenburuak modernitatearen eta abangoardiaren bi egileei egiten die erreferentzia: Rubén Darío eta Vicente Huidobro.
Gehiago irakurri: Coruñako Unibertsitateak III Nazioarteko Poesia Mintegia egingo du
III Egilearen Jardunaldiaren egitaraua (Bilbo, 16/09/2016)
- Xehetasunak
Datorren irailaren 16an Bilboko Azkuna Zentroa – La Alhóndigan egingo den ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ III Jardunaldiaren egitaraua atseginez ematen dugu aditzera.:
9:30-10:00 | María Eugenia Salaverri AEE/EIE-ren presidenteak III Egilearen Jardunaldia ireki eta aurkeztuko du. |
|
10:00-11:45 | Michael Bhaskar-en eskutik inaugurazio hitzaldia: ‘Argitaratzeko modu berrien eta irakurketa eraldatzen ari diren indar ekonomiko eta sozialen analisia’. Rüdiger Wischenbart-en hitzaldia: ‘Munduko argitalpen merkartuak’. Global Ebook Report 2016 gaztelerazko bertsioaren aurkezpena. Bi hizlarien arteko elkarrizketa. Javier Celayak (Dosdoce.com) aurkeztuko du. |
|
12:00-13:00 | Mahaingurua: ‘Etorkizuneko liburu dendak, non erosiko dugu eta non irakurriko dugu?’ Partehartzaileak: Luis Collado (Google), Silvia Clemares (Kobo), Marc Santandreu (Tekstum) eta Gexan Sors (Elkar Liburu dendak). Moderatzailea: Teresa Peces, kazetaria eta ‘La Lectora futura’-ko argitalpen zuzendaria. | |
13:15-14:00 | Bazkidearen booktuber momentua. Partehartzaileak: Abel Amutxategi, Luis A. Bañeres, Adrián Martín Ceregido, Fernando G. Pañeda, Javier Gil, Cristina Gumuzio, Edurne M. Aiona, Gabriel Olamendi, Iñaki Sainz de Murieta, Garbiñe Salaberria eta Jorge Urreta. (Bazkide bakoitzak 5 minutu izango ditu bere liburua azaltzeko eta hura irakurtzeko interesa zergatik eduki behar dugun azaltzeko). | |
14:00-16:00 |
|
Atsedenaldia / bazkaria |
16:15-17:15 | Mahaingura: ‘Argitalpen munduan sarbide ezberdinak’. Partehartzaileak: Alicia González Sterling (BookBank-en literatura agentea), Fernando Tarancón (Astiberri Argitaletxea) eta Francisco Javier Irazoki (idazlea). Moderatzailea: Antonio de Marco (Am Consultores). | |
17:30-18:30 | Binakako solasaldia: Fernando Savater (filosofoa eta entsegularia) María Eugenia Salaverrirekin (idazlea eta gidoilaria) solastuko da. |
Ekitaldia doakoa da baina lekua mugatua, hortaz, topaketa profesional interesgarri honetara etortzeko asmoa duen orori aurretik izen ematea gomendatzen diogu. Horretarako gurekin kontaktuan jarri beharko dute Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. e-postaren bidez, gaian “Aurretik izen eman #Egilea16” adieraziz.
Egitarau osoa deskargatzeko sakatu, hemen.
Hizlari bakoitzari buruzko informazio gehiago, hemen.
Obra umezurtzentzako araudia badago jada gure lege ordenamenduan
- Xehetasunak
Zein obra dira domeinu publikokoak? Zein pauso eman behar dira eskubideen titularrak aurkitzeko? Zer egin daiteke egilerik edo oinordekorik aurkitzen ez denean? Zer gertatzen da obra anonimoekin? Hauek eta beste galdera batzuek orain hilabete baino pixka bat gehiagotik erantzuna dute gure legedian. Maiatzaren 27ko 224/206 Errege Dekretuaren bidez, Jabetza Intelektualaren Legearen 37 bis artikulua garatzen duena obra umezurtzen erabilera baimenduaren gainean, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak obra mota hauen inguruko Europako agindua Espainiako legedian sartu du. Artikulu horrek jada Espainiako lege erregimenean 2012/28/UE Direktiba hartzen zuen, Jabetza Intelektualaren Legearen erreformaren helburuetako bat betez.
Gehiago irakurri: Obra umezurtzentzako araudia badago jada gure lege ordenamenduan