Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

Poesia udazkena Arabar Errioxan

Xehetasunak
29 Abuztua 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 29 Abuztua 2016


Ardoez aparte, Arabar Errioxan hizkiak dastatzeko aukera egongo da datoren irailaren 3 eta urriaren 29 bitartean.    

Edurne M. Aionak antolaturik, astean behin, larunbatetan, Arabako egileek literatura jardunaldietan parte hartuko dute (Hitzak-Palabras), Leza, Labastida, Laguardia eta Salinillas de Buradónen izango direlarik.

Gehiago irakurri: Poesia udazkena Arabar Errioxan

Aimar Rollánek bere bi lan ingeleraz argitaratu ditu

Xehetasunak
16 Abuztua 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 16 Abuztua 2016


Bi izenburuak online salmentako hainbat plataformatan daude eskuragai.    

A full day  (Un día completo) Leandro Mabillotek itzuli du eta orain dela juxtu bi urte argitaratu zen gazteleraz kindle formatuan.    

Hasierako izaera duen ipuin labur bat da eta eguzkiak egiten duen ibilbidearen eta egun batean giza bizitzaren igarotzearen arteko paralelismo bat ezartzen du egileak.

Gehiago irakurri: Aimar Rollánek bere bi lan ingeleraz argitaratu ditu

Luisa Etxenikek europar literaturari buruzko ikastaro bat eskainiko du Donostian

Xehetasunak
02 Abuztua 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 02 Abuztua 2016


Luisa Etxenikeren
jarduera ugarien artea formakuntza da horietako bat. Urte amaieran XIX eta XX mendeetako europar literaturari buruzko ikastaro bat eskainiko du Donostian.

Aipatutako garaietako literatura ildo nagusiak analizatuko ditu egile gako sorta baten irakurketa eta ikerketaren bidez. Aldi berean bere analisirako eta interpretaziorako marko teoriko bat eskainiko du, idazle donostiarrak azaldu duen moduan.

Ikastaroa azaroan hasiko da, ordu eta erdiko zazpi saio izango ditu eta bere aldiskotasuna hilabetekoa da. Saioak Ernest Lluch Kultura Zentroan (Donostia) izango dira. 

Matrikulazio epea datorren irailaren 13an hasiko da eta saioak.

Programa osoa ikusteko sakatu hemen.

 




 

Luisa Etxenikek diziplina ezberdinetako adituekin elkarrizketa kanal digital bat zuzenduko du

Xehetasunak
22 Uztaila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 21 Uztaila 2016

Luisa Etxenike
 idazle eta bazkidea Canal Europaren inspiratzaile eta zuzendaria da, artista, idazle, zientzialari eta ekonomiaren, medikuntzaren edo politika zientzien profesionalei besteak beste, elkarrizketan egiteko kanal digitala alegia.

Komunikabide berriaren helburua, jakintzaren, eztabaidaren eta pentsamendu kritikoaren zirkulaziorako espazio ireki bat sortzea da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak babesten du eta atzo aurkeztu zen Denis Itxaso Kultura Diputatuaren eta Luisa Etxenike beraren eskutik.

Kanalaren edukiak jakituriaren artxibo bat osatuko dute eta sarbide irekia izango dute, www.canaleuropa.eu orrialdetik deskargatzeko audio podcast moduan eskainiko dira. Orrialde horretara Kultura Saileko web orrialdetik ere sartzeko aukera egongo da.

Promoziozko bideoa ikusteko, hemen.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa

© Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Iñaki Sainz de Murieta Verbum Argitaletxearen katalogoan sartu da

Xehetasunak
19 Uztaila 2016 a argitaratuta
Noiz sortua: 19 Uztaila 2016


Verbum Argitaletxearen haur eta gazte bildumak gaurtik aurrera izenburu berri bat du, Las aventuras de Kanide.

Kanide Aurrehistorian bizi den ume bat da eta bere balore nagusiak bizitzari eta naturari errespetua dira. Bera da Euskadiko Idazleen Elkarteko kide den Iñaki Sainz de Murietak idatzitako ipuin batzuen protagonista nagusia. Ilustrazioak Miguel Berzosarenak dira.

Lan honekin egile donostiarrek txikienak entretenitzeaz gain, Aurrehistoriaren ikuspuntu pertsonalista baten bidez aipatzen diren balore unibertsaletan heztea bilatzen dute.

Obra argitaletxe madrildarraren web orrialdearen bitartez eros daiteke eta formatu digitalean eskuragarri izango da ere.

Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) idazlea, antropologoa eta irakaslea da. Espainian, Argentinan eta Estatu batuetan argitaratu du, eleberria eta ipuin laburra ere,  bai eta euskal kulturan fokaturiko antropologia entsegu ezberdinak.

Miguel Berzosa (Donostia, 1945) ilustrazioa eta komikiak egiten ditu, nagusiki biografia, historia edo erlijio gaia duten liburuentzako, bai haur publikoarentzako bai eta helduentzako ere. Editions du Signe (Estrasburgo), Les Editeurs du Rameau (Paris) edo Mensajero (Bilbao) argitaletxeentzako egin du lan, besteak beste. Estatu Batuetan, Latinoamerikan eta Asian argitaratu du baita ere.

Página 95 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio