Miren E. Palacios idazlearen azken obra aurkezten dugu,“Mis mamás molan” izenburuarekin eta Palabras de Agua argitaletxeak plazaratua. Silvia Campos marrazkilariaren ilustrazioak daramatzan haurrentzako ipuin bat da.

Obra honi buruz eta idazle moduan bizi duen une honi buruz Miren E. Palaciosek berak hitz egitea nahi izan dugu.

Galdera – Hitz egiguzu “Mis mamás molan” ipuinari buruz. Obra honetatik zer nabarmenduko zenuke gehien?

Erantzuna – Magiaz beteriko ilustrazioak dituen haurrentzako ipuina da.

“El lenguaje de las olas” eleberriaren ondorioz jaio da. Txikienen arteko egoera ezberdinak normalizatu nahi ditu, bestea parez-pare begiratuz.

Ipuin dibertigarria eta mezu positiboz beterikoa da. 3, 4, 5, 6 eta 7 urteko haurrei zuzendurik dago. “Mis mamás molan” ipuinak adinik ez duela uste dut.

Aurki euskaraz eskuragarri egongo da ere.

G – Nola definituko zenuke egun egile moduan bizi duzun unea?

E – Oso positiboa. Asko begiratzen dut. Irakurtzen, dokumentatzen eta otutzen zaizkidan ideia guztien gainean egoten saiatzen naiz.

Nire irudimena aktibo dago.

G – Zein literatura proiektu dituzu buruan?

E – Badaude proiektuak, noski! Baina oinak lurrean eduki eta errealitatea ikustea nahiago dut, esku artean duzuna burutzea beti ez da posible.

Eskerrak ematen dizkiogu Miren E. Palaciosi bere denbora eskaintzeagatik eta bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik. Obra berri honek poz handiak ekartzea eta esku artean dituen proiektu horiek errealitate bihurtzea opa diogu.

“Mis mamás molan” ipuinaren sinopsia

Leonor handien ikastetxera joateko irrikitan dago baina beldur pixka bat du, izan ere: Gainontzeko haurrek bere lagun izan nahi ez badute? Eta ez bazaio gustatzen? Eta...?

Ikus ezazu Leonorrek bere beldurrak gainditzea nola lortzen duen eta bere lagun berriekin egin ditzakeen gauza dibertigarri guztiak. Ikus ezazu ere zergatik Leonorren familia den hain berezia.  Nabigatu Leonorrekin eta bere bi amekin UHANDREZ ETA ITSASLAMIAZ beteriko ozeano batean. Jantzi bainujantzia eta...