2021eko irailaren 9 eta 10 egunetan VIII Egilearen Jardunaldiak egin dira, Covid-19aren pandemiaren inguruabarretara egokituriko formatu presentzialean egin ere. Jarduera guztiak Bizkaiko Foru Liburutegian garatu dira.

Jarduera guztiak grabatu egin dira eta Euskadiko Idazleen Elkartearen Youtube kanalean zintzilikatuko dira aurki.

Zortzigarren Egilea argitalpen mundu berrian Jardunaldi honetan Covid-19 ondorengo eszenatokian jarraitu beharreko bideari buruzko hausnarketa egin da. Zer gertatu da? Zer asmatu beharko dugu? Zer ikasi dugu? Eta zein bide gomendatzen dute adituek? Azken finean, denoi eragiten digun etorkizunari buruzko hausnarketa egin da.

Jardunaldi hau Departamento Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari  esker eta  Bizkaiko Foru Liburutegiaren,  Euskadiko Editoreen Elkartearen  eta Cedroren lankidetzari esker izan da posible.

Hauek dira VIII Egilearen Jardunaldiko ondoriorik nabarmenenak:

Roger Casas-Alatriste audio ekoizleak gogoratu zigun gaur egungo mundu batean, denok, sortzaile garen heinean, arreta eske gauden honetan, argi eduki behar dugu “arreta duena altxorra duela”, jakinik ere teknologiak ez gaituela transmedia bilakatzen, bidea errazten digu bakarrik.

Gaur egun arreta komunikabide askotan dago, horregatik narrazioa ezin da horietako bakar batean eman bakarrik eta aukeratutako narratibak aldatzen joan beharko du obra bideratzeko aukeratutako formatuaren arabera, eta kontuan hartu beharreko oso gauza garrantzitsua ahaztu gabe, istorioak funtzionatzeko arima behar duela alegia, Ángela Vallvey idazleak zioen moduan: tresnak/plataformak istorioaren araberakoak dira, baina ez alderantziz, hau da, inporta dutenak istorioak dira, ez teknologia (Roger Casas-Alatriste).

Entzunezko eskaeraren hazkundea

Jada existitzen ziren formatu digital berriak agerrarazi ditu pandemiak. José Ángel Esteban Grupo Vocentoko audio zuzendariaren ustetan, itxialdiak palanka moduan balio izan zuen audioa agerrarazteko, gure intimitatean izan baita ahotsa bilatu dugun tokia, gure belarri bakoitzera zuzenean hitz egiten digun toki batetik. Formatu berriek komunikazio eta soinu pertsonalagoa eta intimoagoa eskatzen dute.

Javier Celayak ziurtatzen zuenez, entzunezko eskaera haztean eskaintza ere biderkatu egin da eta erabiltzaileak jada ez du audiolibururik nahi, audioan idatzitako istorio originalak nahi ditu ordea, streaming plataformetan kontsumitzeko. Honek sortzaile, editore eta ekoizleei aukera ederra ekarri die.

Galdutako irakurleak berreskuratzeko, bereziki gazteak, entzunezko formatuetara pasa direnak, editoreak belaunaldi berriak dauden tokietan egon behar dute eta haien arreta lortzen saiatu. Horretarako garrantzitsua da literatura agenteekin eta idazleekin lan egitea, baina baita ere sareetan presentzia edukitzea, bertan baitago gazte jendea haien interesekoak diren gauzei buruz hitz egiten.

Oraindik irekitzeko zain dauden ate gehiago dituen errealitate honetatik kanpo geratu nahi ez badute, sortzaileak narratiba berri hauetara egokitu beharko dira haien sorkuntzak eskaini ahal izateko. Horretarako, lehenik, entzunezko plataforma horien erabiltzaile bihurtu beharko dute, zer interesatzen zaien eta zer entzuten ari den jakiteko eta plataforma hauek eskatzen dituzten idazketa formulak ikasteko.

Beste herrialdeen konkista kulturaren bitartez

Obra bat beste herrialdeetara iristaraztea eginkizun motela da eta urteetako lanarekin zerikusia du, bidaietan oinarrituriko jarraipen eta insistentziarekin, azoketan egiten diren topaketekin, horiek guztiak funtsezkoak izanik obrek herrialde batetik bestera bidaiatzeko. María Lynch literatura agenteak azpimarratzen zuenez, literatura sariak herrialdetik kanpo ezagutzera emateko beste modu bat dira eta Joxemari Sors Elkar-eko editoreak zera nabarmentzen zuen, beste hizkuntza batera itzuli nahi den obra baten jarraipenean konstantzia edukitzea funtsezkoa dela, eta askotan, horretara esklusiban aritzen den langile ezak, helburua lortzea ezinezkoa bihurtzen duela.

Arimarekin idatzi

Ángela Vallvey eta María Eugenia Salaverri idazleek, sortzaile moduan bizitzea egokitu zaien munduari buruz aritu ziren hizketan, sormenaren dibergentzia zigortua izan zen argitalpen mundu batetik gatozela ondorioztatuz, egilea ezin baita bere gaitik atera. Iraultza digitalean plataforma berriak iritsi zirenetik, hau abantaila bihurtu da.

“Gaien dibergentziak alternatiba ezberdinetan genero ezberdinak argitaratzeko aukera ematen dizu. Hori bai, idazten den guztiak arima eduki behar du, arimarik ez edukitzea idazketan nabaritzen baita. Arimarik ez duenak ez du inor harrapatzen”. Eta bi idazleek, norberak nahi duena idazten ez denean gertatzen den arrisku baten gainean ohartarazi zituzten gainontzeko idazleak: algoritmoaren jarraipenak kontsumitzailea kapritxosoa eta aseezina bilakatu du. Egile moduan ezin da kosta ala kosta asebete egon nahi beti: algoritmoak begiratu gabe idatzi beharra dago. 

Bi idazleak ados zeuden sortzaileei zera gomendatuz, idazten ikasteko irakurri beharra dagoela, baina bereziki ez aspertzeko, azkenean irakurketa ez baita desagertuko. Teknologia berriek eta audientzia zifrek ere ez dute irakurketarekin amaituko, Daniel Innerarity filosofoak Jardunaldien inaugurazio hitzaldian zioen moduan. Honek ziurtatzen zuenez “irakurleek liburuari bizkar emango diote beste komunikabide bate testuaren alde on guztia eta digitalaren alde on guztia edukitzean. Hau da, inoiz”.

Hitzaldi, elkarrizketa eta eztabaida mahai hauez gain, idazleentzako hiru Formakuntza tailer egin dira ere Cedro-ren babesari esker. Horietako lehenak, “Original bat amaitu gabeko liburu bat da” izenburuarekin eta Jesús Ortiz editoreak zuzendua, ekoizpenera sartu aurretik eskuizkribu batek duen prozesua erakutsi du. Bigarren tailerrak, “Nola sortu narratiba berriak?” izenburuarekin, Bibiana Ricciardi idazlearen zuzendaritzapean entzunezko eta ikus entzunezko idazkien ekoizpena eta haien egokitzapenak jorratu ditu. Azkenik, hirugarren tailerrak, “Idazlearen karrera: idatzi, ezagutzera eman eta argitaratu”, Martín Gómez kultura kudeatzaileak zuzendua, idazle baten karreraren garapen eta proiekzioan orientabidea emateko ibilbide orri oso bat azaldu du.