Euskadiko Idazleen Elkarteak, beste 45 egile elkarte baino gehiagorekin batera, besteak beste kazetariak, argazkilariak, idazleak, gidoilariak, itzultzaileak, konpositoreak, artista interpretzaile edo gauzatzaileak, “Seguir Creando en Digital” plataformarekin bat egin du, Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroari jakinarazteko, Merkatu Digital Bakarrean egile eskubideei buruzko Direktibaren transposizioaren tramitazioan parlamentu talde guztiei aurkako botoa eskatuko diela.
Informazio gehiagorako irakurri atxikitutako testua
“Seguir Creando en Digital” plataformak 45 egile elkarte baino gehiago batzen ditu, besteak beste kazetariak, argazkilariak, gidoilariak, itzultzaileak, konposatzaileak, artista interpretatzaileak edo gauzatzaileak, eta Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroari jakinarazi dio Merkatu Digital Bakarren egile eskubideei buruzko Direktibaren transposizioaren aurkako botoa eskatuko diela parlamentuko talde guztiei, ministroak kolektibo honen eskubideen benetako aitorpena galarazteko bere ideian jarraitzen badu.
Prozesu honen hasieratik, egileek esparru digitalean gure eskubideen derrigorrezko kudeaketa kolektiboa eskatu diogu ministroari, multinazional teknologikoek gu usurpatzea ekiditeko.
Eskubideen kudeaketa eredu hau da aldeen arteko negoziaketa bat ahalbidetzen duen formula bakarra, bai eta sisteman eta kontratuetan gardentasuna eta haien bilatzaile eta berri agregatzaileekin, hots Google, egiten duten gure obren erabileraren trukeko ordain bidezkoa ere.
Eskubideen ordainketa hau prentsan argitaratzen duten soldatetan egin daitekeela pentsatzeak, sortzailearen eskubidearen heriotza ekar lezake, bai kontratatutako egileentzako bai eta kolaboratzaileentzako ere.
Pasa den maiatzaren 20an, transposizioaren xede den Direktibaren 15. Artikuluko ezarpenen idazketa zirriborro bat bidali genuen ministeriora, derrigorrezko kudeaketa kolektiboa proposatuz, baina Icetaren azken adierazpenak entzun ondoren, ministerioaren jarrera aurkako norabidean doala frogatu dugu.
Jakinarazpen honekin batera, eskutitz bat bidali diogu ministroari, bertan elkarrizketa bat eskatuz gure jarreraren berri emateko, gure ustez irtenbide zuzen, orekatu eta anitz bat lortzeko, kaltetutako alde guztien planteamenduak sakonean ezagutzea nahitaezkoa baita.
Egile elkarteen eskaera ere berresten dugu, ministroari zuzenean planteaturikoa eta hark bere egindakoa, ordezkariei transposizioaren zirriborro bat helarazteko, hauek gomendioak, zuzenketak eta, bere kasuan, aldaketak aurkezteko aukera izan dezaten, sortzaile diren heinean dituzten interesei erantzunez.
“Seguir creando en digital” plataformak agerian jartzen du egileak kontuan izan dituzten DAMUD-en transposiziorako ereduak daudela eta arrakasta kasuak izan direla, hala nola Alemanian.
Ministroaren azken adierazpenak entzun ondoren badirudi bere erreferentziazko eredua Frantziakoa dela, erabateko porrota izan dela frogatu arren, konpetentzia arazoak medio eta idazle, kazetari eta beste sortzaileak kontuan hartu ez izanagatik auzitegietan baitago.
Frantziako eredua ezartzekotan, akordio opakoetan oinarrituriko jardunbide bat ezarriko da, plataforma eta enpresen artean inolako gardentasunik gabekoa, horrela sarean “ohianeko legea” ezarriz azkenean eta egileek haien ordaina jasotzea galaraziz, hots (Direktiba testualki aipatuz), “prentsa argitalpen batetan sartutako obren egileek, haien prentsa argitalpenen erabileragatik prentsa argitaletxeek informazio gizartearen zerbitzu emaileen aldetik lortzen dituzten diru sarreren zati egoki bat jasotzea” galaraziz.
Pedro Sánchez buru duen eta Kultura ministro Miquel Iceta duen Gobernua, esparru digitalean egileen eskubideekin amaitzeagatik oroitua ez izatea espero dugu, hori baita bidea plataforma teknologikoen helburuak bidezkotzat jotzen badira, haien interesek gutxi baitute ikustekorik egile, kazetari eta beste eduki sortzaile gehienen interesekin, eta jabego intelektualaren eta egile eskubideen etorkizunerako ondorio aurreikusezinak dituen erabaki baten biktima izango lirateke.
Gainera, Artistaren Estatutuaren zehaztean aurrera egin nahi den une honetan, berri honek kontraesan larria dakar dokumentu horretan diziplina guztietako egileek jokatzen duten paperari dagokionez, bai eta bertan egile eskubideei aitortzen zaien garrantzia erabakiorrari eta ematen dituzten edukien araberako ordain egokiari dagokionez ere, hauek editore eta plataformentzako negozio iturri baitira.
Ondo elkarteek bat egin dute:
- Asociación Colegial de Escritores de Cataluña (ACEC).
2. Visual Entidad de Gestión de Artistas Plásticos (VEGAP).
3. Agencia Literaria Carmen Balcells.
4. Asociación de Autores Científico-Técnicos y Académicos (ACTA).
5. Asociación de Escritoras e Escritores en Lingua Galega (AELG).
6. Músicos Compositores y Autores en los Medios (Musicaem).
7. Autores de Música Asociados (AMA).
8. Junta de Autores de Música (JAM).
9. Federación de Asociaciones de Periodistas de España (FAPE).
10. Asociación Aragonesa de Escritores (AAE).
11. Asociación Navarra de Escritores / Nafar Idazleen Elkartea (ANE-NIE).
12. Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea (AEE/EIE).
13. Asociación de Escritores de Castilla La Mancha (AECLM).
14. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE).
15. Centro Español de Derechos Reprográficos (CEDRO).
16. Asociación Colegial de Escritores de España (ACE).
17. Foro de Asociaciones de Guionistas Audiovisuales (FAGA).
18. Autoras y Autores de Teatro (AAT).
19. ACE-Traductores
20. Agrupación de Periodistas de Comisiones Obreras (FAC-CCOO).
21. Asociación Riojana de Escritores (ARE).
22. Unión General de Trabajadores (UGT).
23. Asociación de Autores Literarios de Medios Audiovisuales (ALMA, Sindicato de Guionistas).
24. Asociación Valenciana de Escritores y Críticos Valencianos (CLAVE).
25. Asociación de Escritores de Asturias (AEA).
26. Plataforma En Defensa de la Cultura.
27. Asociación de Autores de Iluminación (AAI).
28. Associaciò d'Escriptors en Llengua Catalana (AELC).
29. Derechos de Autor de Medios Audiovisuales (DAMA).
30. Artistas Intérpretes, Entidad de Gestión de Derechos de Propiedad Intelectual (AISGE).
31. Sociedad Española de Derechos de Autor (SEDA).
32. Artistas Visuales Asociados de Madrid (AVAM).
33. Unión de Artistas Visuales.
34. Coalición Autoral (CoA).