Luis A. Bañeres gure bazkideak bere azken eleberria aurkeztu digu, "Ahí te queda el muerto", inor epel utziko ez duen komedia beltza.

Obra Guante Blanco Argitaletxeak argitaratu du eta urriaren erdialdiaz geroztik dago salgai.

Luis A. Bañeres berak obra honi buruz hitz egitea nahi izan dugu eta elkarrizketa txiki bat egin diogu:

Galdera – Zer nabarmenduko zenuke gehien “Ahí te queda el muerto” eleberritik?

Erantzuna – Niretzako lehen aldiz, komedia beltza da, areagotzen doan intentsitatearekin; euskaldunok “emandako hitzarengatik” egiteko gai garenaren karikatura bat, aldi berean narratzailea ere (ia) hiltzen den oztopo lasterketa bizi baten ildo nagusia delarik, baina odol tanta bakar bat ere isuri gabe. Elkarrizketa zorrotzak, atzealdeko kritika soziala, eta erabateko norberekoikeria ezkutatzen duen  kristalezko solidariotasunaren itxura eman nahi duen gizarte baten ispilua.

G – Zein uste duzu dela egile moduan izandako bilakaera zure azken obraren (Flop!) eta honen artean?

E- “Flop!” publiko oso lokal batentzat idatzi zen. Eleberri freskoa da, atsegina eta, gainontzekoak bezala, oso balore gutxiko gizarte baten karikatura egiten duena gainera. Inbasore estralurtarren figura desmitifikatzen du, guregandik askoz ere antzekoagoak bihurtuz.

“Ahí te queda el muerto” genero beltzeko nire lehen rounda da, eta orain arte nire eleberrien ezaugarri izan dire karikatura, surrealismoa eta “umore propioa” mantentzen ditu, horrela irakurleak, berriro ere, bere arazoak une batez ahaztu ditzan, besteen arazoekin gozatuz, hori izanik gizakien bereizgarri amankomunena.

G – Zein literatura proiektu berri dituzu buruan?

Nire liburu guztiek bigarren zati baterako irteera ate bat dute. Azken honek duen harreraren araberakoa izango da nire hurrengo eleberriaren norabidea.

Eskerrak ematen dizkiogu Luis A. Bañeresi bere inpresioak gurekin elkarbanatzeagatik, arrakasta handia opa diogu eleberri honekin eta literatura proiektu berrien zain egongo gara.

 

"Ahí te queda el muerto” eleberriaren sinopsia

Eusebio Malaxetxebarriak (Malaje) eta Antxon Totorikaguena (Totori) bere lagun bereizezinak, biak mutilzaharrak eta Bilbokoak, ahariak burukadez nokeatzen lehiaketa lokal bat irabazten dute. Saria: Mediterraneotik kruzero bat Athleticek urte askotan lortutako lehen kopa ospatzeko.

Totorik Malajeri hitza emanarazten dio, itsasontzian zerbait gertatuko balitzaio, bere gorpua Euskal Herrira eraman dezan eta bere familiari ezer esan gabe diskretuki lhilobiratu dezan.

Itsasontzian egindako juerga baten ondoren Totori hilik agertzen denean, eta Viagra sobredosi baten ondorioz erekzio iraunkor batekin, Malajek ozta-oztako egoerak saihestu beharko ditu emandako hitza betetzeko, iparralderanzko ihes bizi eta makabro bat hasiz, beroaren, eulien, kuxkuxeroen eta penintsula polizia kidego ezberdinen aurka borrokatuz, Florenen laguntza bakarrarekin, -kuadrillako beste kide bat, Fragan errorez galdurik-, honek Malajeri bere sakelekoarekin lagunduz, baina benetan gertatzen ari dena jakin gabe.

Honakoa jakin-nahia eragiten duen umore beltzeko komedia bat da, denbora amaitu ahala abiadura irabazten duelarik, bere azpikogonak airean uzten dituen gizarte baten karikatura bat eta irakurleak bere burua begiratzen duen ispilu surrealista, horren ondoren galdera hau eginez,

Zer egingo nuke nik?