Duela hilabete eskas  Eva M. Soler eta Idoia Amoren obra berri bat aurkeztu genuen: "Ángeles en la ruta 66". Gaur bikote literario honen beste nobedade bati buruz hitz egingo dizuegu. "Sin lluvia no hay arcoíris" du izenburua eleberri tropikal, zaporetsu eta erakargarri honek, Mediaset taldeko Mil Palabras & + Woman argitaletxeak plazaratu duelarik. 

2022ko Uztaileko eguneratzea: Obra honek ohorezko aipamena jaso du amodiozko eleberri hoberen moduan "International Latino Book Awards" sarietan. Nazioarteko aitorpen honi buruzko informazio gehiago esteka honetan.

Proiektu berri honi buruz aritu gara hizketan bere egileekin. Honakoak dira haien erantzunak:

Galdera – Hitz egiguzue “Sin lluvia no hay arcoiris” eleberriari buruz. Liburu honetan aurkituko duguna laburbildu al dezakezue?

Erantzuna – Komedia, amodioa, adiskidetasuna, paradisu sinestezinak eta gure libururik hot-enetako bat da, hortaz eszena lizunen bat edo beste baita ere ;-) Asko dagoen gauzetako bat flamenkoak dira, baina hori zergatik den jakiteko, irakurri beharra duzue jajajaja

G – Zer eragin izan du istorio honek zuengan? Eta Mil Palabras &+ Woman eta Mediaset-ekin lankidetzak?

E – Oso emozionaturik eta eskerturik gaude eman diguten aukerarekin, guretzako erakuslehio handia dela uste dugu eta jende askori iristea espero dugu. Asko dibertitu gara eleberria idazten eta dokumentazioa egiten, bereziki bidaiatzeko ditugun gogoekin, orain zailagoa den une honetan gainera. Espero dezagun egunen batean in situ dokumentatzeko aukera edukitzea!

G – 7 urte daramatzazue lau eskutara idazten eta 30 obra inguru dituzue. Nolako bilakaera izan du elkarrekin idazteko zuen moduak?

E – Hain zuzen ere, 30 egingo ditugu orain! Gezurra dirudi, hasi ginenean esan izan baligute, ziurrenik esajerazio bat irudituko litzaiguke. Zure galderari erantzunez, bilakaera izan dugu, bai. Lehen iparrorratz moduan idazten genuen gehiago, marraztutako ideia batzuk eta ezer gutxirekin. Orain dena askoz gehiago planifikatzen dugu, istorio bakoitzerako eskaleta bat sortzen dugu aurretik, pertsonaien fitxa batzuk eta jarraitu beharreko pauta batzuk. Modu honetan, askoz ere azkarrago goaz eta errazagoa da blokeoak ekiditea.

G – Duela hilabete eskas “Ángeles en la ruta 66” plazaratu zenuten. Istorio gehiago al dituzue proiektu fasean?

E – Gutxi batzuk! Gutxienez hemendik bi urtera eleberriak idazteko eta argitaratzeko planifikazio oso bat dugu, beti gertatzen baitzaigu eskema bat egin eta ondoren ideia berriak irteten direla bidean. Hortaz, denboraldi baterako Idoia eta Eva dago ,-)

Asko pozten gaitu Idoia eta Evaren istorioekin gozatzen jarraituko dugula jakiteak. Denbora tarte hau eskaini izana eta bere inpresioak gurekin elkarbanatu izana eskertzen diegu. Eta obra honek poztasun handiak ekartzea opa diegu. Obra berrien esperoan geratuko gara... 

“Sin lluvia no hay arcoíris” eleberriaren sinopsia

Ah, Hawái…

Hondar zuriko hondartza ederrak, ur kristalinoak, iluntze arrosak, janari exotikoa eta zoriontasunean oinarritutako bizi filosofia.

Hala ere, Lanikai beach resortera hurbildu eta begirada bat botatzen baduzu, paradisu orok bere ekaitza duela ohartuko zara.

Hotel hau jubilatuentzako erretiro bihurtu da eta irabaziak hain desbideraturik daude, bertako zuzendaritza-batzordekideek egungo zuzendaria jubilatzea erabakitzen dutela, maldan behera dabiltzan tokiak aurrera ateratzen aditua den Archie bertara bidaltzeko. Baina Archiek sekretutxoren bat edo beste du...

Bestalde, Patrick eta Brooke jatetxeko sukaldariak dira. Aldaketa berriekin, chef postua bereganatzeko aukera ikusten dute, eta batak bestearekiko sentitzen duen erakarpen sendoak ere ez die haien helburua lortzea burutik kenduko.

Hau gutxi balitz, bertatik ere Denise dabil, hoteleko zuzendariordea, eta bere nagusiak erakarri egiten du, baina ez zaio mahaiburuko telefilmearen klixe tipikoan erortzea gustatzen. Orrialdeak pasa beharko dira klixerik dagoen edo ez jakiteko...

Pasioz, sukaldez eta hoteletako ezkutupeko kontuz jositako istorio honetan murgiltzen ausartuko zara? Hala bada, aloha!