Sira Coll: “Badira urteak sare sozialak ideia berri askoren sorlekua eta benetako salmenta arrakasten jatorria direla”
- Xehetasunak
Ediciones Deusto eta Ediciones Penínsulako (Grupo Planeta) komunikazio arduraduna, Sira Collek AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du Bilbon larunbatean, irailak 19, sarrera irekia izango duelarik. El Correoko kazetari eta unibertsitateko irakasle den Iñaki Estebanekin batera, promozioaren oinarrizko printzipioen gaineko buruz buruko batetan parte hartuko du.
Gaur egun argitalpen munduan promozioari buruz hitz egiten denean funtsezko puntuetako bat sare sozialak dira. Sira Coll haiei buruz nabarmentzen duenez, “liburuak aditzera emateko modua erabat aldatu dute”. Egileek eta argitalpen etxeek “sare sozialak haien edukiei ikusgarritasuna emateko, aukerak lortzeko, irakurle berriak erakartzeko eta haien komunitateekin ‘engagement’-a sortzeko” erabiltzen dituzte.
Badira urteak, Collen iritziz “sareak ez direla gure sektorearentzako hedapen tresna bakarrik, baizik eta ideia berri askoren sorlekua eta benetako salmenta arrakasten jatorria ere. ‘Wattpad’ edo ‘Fanfiction.net’ bezalako plataforma sozialek gazte literatura, literatura erromantiko eta erotiko fenomenoen sorkuntza ikusi dute, hala nola ‘Crepúsculo’-ren fanfiction moduan jaio zen ’50 sombras de Grey” edo ‘After’, 30 herrialde baino gehiagotan aurki argitaratu den saga, bere egileak –23 urteduna- interneten benetako irakurle komunitatea sortu ondoren”.
Sira Collen biografia eta elkarrizketa osoa / Jardunaldiaren programa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
Iñaki Esteban, AEE/EIEaren 2. Jardunaldiko parte hartzailea: “kritikoak jada oso indar gutxituta zeuden sare sozialen aurretik”
- Xehetasunak
El Correoko kazetari eta irakasle den Iñaki Estebanek AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du. Sira Collekin batera parte hartuko du, Ediciones Deusto eta Ediciones Penínsulako (Grupo Planteta) Komunikazio arduraduna, promozioaren funtsezko printzipioen inguruko buruz buruko batetan. Pedro Ugarte idazlea izango da elkarretaratzeko moderatzailea.
AEE/EIErekin egindako elkarrizketa batetan, Estebanek komunikabide eta egileen arteko harremanen gaineko bere iritzia ematen du, literatura kritika bere zutoinetako bat delarik: “kritikoak jada oso indar gutxituta zeuden sare sozialen aurretik. Fenomeno kultural bat da, autoritatearen erosioa. Inork ez du onartzen norbaitek liburu bati buruz edozer esatea inork nola igo den ez dakien pulpitu batetik. Bestalde, mundu guztiak uste du bere iritzia hoberena dela, nahiz eta alderantzizkoa izan. Sare sozialek gaineratu duten gauza bakarra nahastea da eta bere aukera bakarra humorea da”.
Hedabideetan euren lekua izaten saiatzen diren idazleei buruz, Estebanek dio “askok elkarrizketak eskatzen dituztela, horrela, kazetaritza generoarekin eta guzti. Elkarrizketa jende garrantzitsu edo ezagunarentzat da bakarrik, edo bi gauzak batera. Irizpide profesionala erabiliko bagenu, ez lirateke ezta laurdena ere irtengo”.
Iñaki Estebanen biografia eta elkarrizketa osoa / Jardunaldiaren programa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
Elisa Yuste, AEE/EIEaren Jardunaldiko parte hartzailea: “Liburutegiak dira liburu sektore munduan bere publikoaren behar berrien kontzienteenak”
- Xehetasunak
Elisa Yuste, aholkularia eta cultura hezitzaileak, AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du, aro digital berrian liburutegiei buruzko hitzaldi baten baitan, Imanol Agote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Ondare Kultural zuzendariarekin eskutik.
Irailaren 19an eta sarrera irekiarekin Bilbon egingo den Jardunaldi honetan Elisa Yustek liburutegien sektorea analizatuko du, bere iritziz “liburutegiak dira liburu sektore munduan bere publikoaren behar berrien kontzienteenak eta bere helburua lortzeko aurrerapen gehien egin dituena, informazioa, kultura, aisialdia eta heziketa direla eta behar berri horiek asetzeko”.
Elisaren aburuz liburutegiak “irakurleekin elkartzeko” tokia dira, eta “hori funtsezkoa da edozein egilerentzako, independentea edo ez, baina bereziki egile independenteentzako”.
Elisa Yusteren biografia eta elkarrizketa osoa.
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
Javier Celaya, AEE/EIEaren Jardunaldiko parte hartzailea: “zure liburua digitalean zentzuzko salneurrian eskaintzen baduzu, deskargatzeko erraztasunez, era legal eta lehiakorrean, eta ikusgarrian eginez, salduko duzu”
- Xehetasunak
Javier Celaya Dosdoce.com kultura atariko kide-fundatzailea da, beste hainbat ekimenen artean. AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du, irailaren 19an sarrera irekiarekin.
Celayak, Grupo Planetako sail digitaleko zuzendari de Santos Palazzirekin batera hitzaldi batetan parte hartuko du, eta bere iritziz, argitalpen modu berriak direla eta, “zure liburua digitalean zentzuzko salneurrian eskaintzen baduzu, deskargatzeko erraztasunez, era legal eta lehiakorrean, eta ikusgarria eginez, salduko duzu”.
“Merkatua Amazonen esku utzi nahi al dugu? Hark jarri ditzala arauak, edo guk sortuko al ditugu negozio eredu berriak?” galdetzen dio bere buruari Celayak. Bere iritziz “Argitaratzailea da salneurria jarri behar duena”.
Celayaren biografia eta elkarrizketa osoa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
Santos Palazzi, AEE/EIEaren 2. Jardunaldiko hizlaria: “Egileek inoiz ez dute hain sarbide zuzen eta errazik izan irakurle potentzialetara”
- Xehetasunak
Santos Palazzik, Javier Celayarekin batera, AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldiaren irekiera hitzaldian parte hartuko du larunbatean, irailak 19. ‘Non gaude eta norantz doa argitalpen sektorea’ da hitzaldiaren izenburua eta gainontzeko jardunaldiak bezala sarrera irekia du.
Palazzik, Grupo Planetako sail digitaleko zuzendaria, nabarmentzen du “promozio eginkizuna dela azken urteotan aldaketa gehien izan duena, eta bilakaera izaten jarraitu beharko du irakurle potentzialen arreta eta interesa erakartzeko. Gainera, argitalpen digitalak argitaraturiko izenburuen uneko hedapen globala ahalbidetzeak konplexutasuna gaineratzen dio argitalpen kudeaketari, argitaratzen den lan bakoitzaren irakurle potentzial kopurua handituz”.
Libranda, Espainia eta Latinoamerikako hedatze plataforma digital nagusiko fundatze taldeko kide den Palazziren iritziz “inoiz ez, argitalpenaren historian, egileek ez dute hain sarbide zuzen eta errazik izan irakurle potentzialetara. Argitaratzaileek eginkizun garrantzitsua dute, egile berrien kolektibo honi aholkularitza eta argitalpen zerbitzuak eskainiz”.
Santos Palazzen biografia eta elkarrizketa osoa
Hizlarien biografiak eta elkarrizketak
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.