AEE/EIE-REN 2. JARDUNALDIA. ‘NON GAUDE ETA NORANTZ DOA ARGITALPEN SEKTOREA’ HITZALDIAREN BIDEOA
- Xehetasunak
Irailaren 19an Bilbon egin zen AEE/EIE-k antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldia ‘Non gaude eta norantz doa argitalpen sektorea’ hitzaldiarekin hasi zen. Santos Palazzi, Grupo Planetako sail digitaleko zuzendaria eta Javier Celaya, Dosdoce.com-eko fundatzailea argitalpen sektorearen oraina eta etorkizunaren inguruan mintzatu ziren.
Santos Palazzik argitalpen taldeen kontzentrazioaren aldeko apustua egin zuen, argitalpen apustu handietara iristeko aukera izatek eskala ekonomia edukitzeko. Argitaletxe txiki eta ertainei ere zuzendu zitzaien esanez haien argitalpen ildoak oso argi eduki behar dituztela, bai eta azpimarratu autoedizioan jarri beharreko arreta aparta.
Javier Celayak gaur egun gauden itzulirik gabeko puntua nabarmendu zuen: “promozioan ez gara atzera itzuliko, ez salmentan ez edukietan”, esan zuen, sektore guztia birsortzera animatuz, aro digitalean jasangarriak diren negozio eredu berriak bilatuz eta idazleei esanez kontatzeko modu berri dinamikoago eta elkarreragileagoak asmatzeko.
Bideo honetan hitzaldi guztia jarraitu daiteke.
‘EGILEA ARGITALPEN MUNDU BERRIAN’ II Jardunaldiaren ondorioak
- Xehetasunak
Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, pasa den larunbatean, irailak 19, Egilearen II Jardunaldia egin zen Bilboko Azkuna Zentroan, argitalpen sektorearekin harremana duten 60 pertsonako bataz bestekoaren parte hartzearekin, bai eta streaming bidez jarraitu zuten beste pertsona kopuruarekin ere.
Idazketa eta argitalpenaren munduaren analisi zabala egiteko eta tartean dauden beste agente guztiek idazketa eta bere argitalpenetik eratorritako aukera eta onurak zehaztu ahal izateko helburuarekin hainbat iritzi eman ziren, hizlarien aldetik bai eta bertaratutako ikuslegoaren aldetik ere. Hemen hizlarien pentsaera ildo bakoitzaren barruan berrikuntza gehien zekartzatenak nabarmentzen ditugu.
Testu osoa
Jorge Urretak ‘¿Quién dijo miedo?’ bere eleberria aurkeztuko du asteartean, irailak 22, Bilbon
- Xehetasunak
Jorge Urreta idazle bilbotarrak ‘¿Quién dijo miedo?’ bere eleberria aurkeztuko du asteartean, irailak 22, Bilboko Elkar liburu-dendan. Egileak José Javier Abásolo izango du mahaikide. ‘El año de la hortaliza’-ren arrakastaren ondoren, Urreta “irakurlea harrapatzen duen misterioa eta liburua ixtea galaraziko dion polizia intriga” neurri berean nahasten dituen eleberri honekin dator bueltan, egileak azaltzen duen moduan.
Bere protagonista, Aitor Garmendia, nerabe normal bat da. “Ikaslea, bere lagunekin irteten da, eta harroputza bilbotar zintzoa den legez. Bere adoreagatik eta bere arima ausartegia landu duten apustu arriskutsuengatik da ezaguna. Merkatal zentro berri bat dago hirian eta Aitorrek bere lagunei erakutsi nahi die bere ohiko ‘Nork dio beldurra?’ lelopean bere beste ekintza gogoangarri bat egiteko gai dela. Ez duena espero da inoiz ikusi behar ez zukeen sekretua topatzea”.
Urretarekin topaketa 18,30etan izango da Elkar Liburu-dendan, Licenciado Poza kalea 14, Bilbo.
Imanol Agote: “Liburu digitalak liburutegiek zerbitzu hobea eta merkeagoa eskaintzea ahalbidetzen du”
- Xehetasunak
Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendariak AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du larunbat honetan Bilbon. Agotek Elisa Yusterekin batera parte hartuko du aro digital berrian liburutegien inguruko elkarrizketa batetan.
Liburutegiek, Agoteren iritziz “birsortzeko aukera dute ez bakarrik kultura sustatzeko kontsumo praktika pasibo moduan, baizik eta partaidetzarako eta sorkuntzarako ere”. Bere aburuz, liburu digitalak “liburutegiek zerbitzu hobea eta merkeagoa eskaintzea ahalbidetzen du: edozein ordutan sartuz, edozein egunetan, berehala eduki bat eskuratuz eduki fisikoa baino kostu askoz ere baxuagoan”.
Biografia eta elkarrizketa osoa / Jardunaldiaren programa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.