Gabriel Pena-Ballesté: “Liburu berrien %1ek bakarrik dute ohiko hedabideetan aditzera emateko aurrekontua”
- Xehetasunak
Gabriel Pena-Ballesté Vivlioseko Zuzendari Nagusia da, online komunikazio kanpaina eta iragarkiak egiten dituen enpresa alegia. Gabrielek AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du irailaren 19an Bilbon sarrera irekia izango duelarik.
Argitalpen ekoizpen guztiaren artetik, Gabriel Penak AEE/EIErekin elkarrizketa batean ohartarazten duenez “%1ek bakarrik dute ohiko promozio kanalen bidez aditzera emateko behar adina aurrekontu, hala nola liburu-denda bateko erakusleihoan egotea, lineal jakin batean, egunkarian iragarki batean, irratian iragarki labur bat, beste iragarki euskarrietan eta abar. Vivlios liburuen promoziorako kanal bat da ere, baina online kanal bat gara. Eta horrek abantaila asko dakartza: gure bezeroek irakurle segmentazio handia edukitzea ahalbidetzen du kostu baxuan; kanpaina askoz ere handizaleago eta ekonomikoagoak”.
Egileei zera aholkatzen die, “irakurleei beldurrik gabe zuzentzea, haien kideak izango balira bezala. Telefono mugikorra bezalako gailuak erabiltzea kontsumo errazeko edukiak sortzeko, bideoak adibidez, irakurle komunitateari mezu zuzen eta irekiak jaurtitzeko. Liburua sortzearen haien esperientzia azal dezatela. Irakurle eta idazle bezala haien maniak azal ditzatela. Haien liburu gogokoenei buruz hitz egin dezatela. Azken finean, naturalak eta berezkoak izan daitezela”.
Biografia eta elkarrizketa osoa / Jardunaldiaren programa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
Fernando Marías: “Dena aldatu da, zalantza birsortzean edo ahultzean datza”
- Xehetasunak
Fernando Marías idazlea irailaren 19an AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian egongo da Blanca Rosa Roca (Roca Editorialeko zuzendari eta fundatzailea) eta José Luis Ramirezekin (Quelibroleo.com-eko zuzendaria) batera ‘Non aurkitu bilatzen dudana?’ hitzaldian parte hartuz.
Marías argitaratua izatearen zailtasunei buruz hitz egingo du. Bere kasuan dio liburuak “baldintza onetan” ateratzen dituela, “argitaletxe finkorik gabe. Horregatik aukera bakoitza ia abentura ezberdina da. Baina beti zorionekoa. Ez dut eskuizkriburik tiraderan, idatzi dudan guzti guztia argitaratu dut, baina egile askoren ibilbide moztuak ikusi ditut, azken aldi honetan sektorearen gainbehera dela eta bereziki. Garai berriak bizi ditugu, horrek jada ez du atzera biderik, eta niretzako galdera ez da hainbeste ‘nolakoa izan zen’ baizik eta ‘nolakoa izango da’. Dena aldatu da, zalantza birsortzean edo ahultzean datza’.
Biografia eta elkarrizketa osoa / Jardunaldiaren programa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
José Luis Ramírez: “Liburu-saltzaile –irakurle-liburu aholkulariaren figura desagertzen ari da eta liburuaren ‘supermerkatu’ handietako kutxazain eta saltzaileekin ordezkatzen ari da”
- Xehetasunak
José Luiz Ramírez ‘Quelibroleo.com’ literatura sare sozialeko kide fundatzailea da, ‘Quaterni’-ren argitaratzailea eta ‘BtwinBooks’-eko fundatze kidea, beste enpresa jarduera batzuen artean. AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du Bilbon larunbatean, irailak 19, sarrera irekia izango duelarik. Blanca Rosa Rocarekin batera arituko da, Roca Editorialeko zuzendaria, ‘Non aurkitu bilatzen dudana?’ izenburua duen hitzaldian.
Ramírezek, AEE/EIErekin elkarrizketa batean, liburuen salmenta moduak asko aldatu direla onartzen du. “Quelibroleo 2008an jaio zen, betiko liburu-saltzaile –irakurle-liburu aholkulariaren figura desagertzen ari zela ohartu baikinen eta liburuaren ‘supermerkatu’ handietako kutxazain eta saltzaileekin ordezkatzen ari da. Liburu denda hauek gutxi edo ezer ez dute ikustekorik betikoekin non liburu-saltzaileak oso rol garrantzitsua zuen irakurketa prozesuan”.
‘Quelibroleo.com’-ek “literatura sare sozial bat” bezala definitzen du, “non irakurle guzti-guztien iritzia garrantzitsua da. Gurea bezalako sare sozial baten abantaila, egile indie bat bai eta best-sellen batek ere aukera berberak edukitzean datza. Bientzako, erakusleihoa, modu batean esateagatik, berbera da”.
Biografia eta elkarrizketa osoa / Jardunaldiaren programa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.
Blanca Rosa Roca, Roca Editorialeko zuzendaria: “Autoargitaratzen duten eta ongi saltzen duten egileekin erne egoten saiatzen gara, batzuei argitaratu diegu”
- Xehetasunak
Blanca Rosa Rocak AEE/EIEk antolaturiko ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ 2. Jardunaldian parte hartuko du Bilbon larunbatean, irailak 19, sarrera irekia izango duelarik. ‘Non aurkitu bilatzen dudana’ hitzaldian parte hartuko du Fernando Marías eta José Luis Ramirez, ‘¿Qué libro leo?’-ren zuzendariarekin batera.
Rocak idazle eta argitaratzaileen arteko harremanei buruz hitz egingo du. Bere iritziz, “argitaletxearen komunikazioa asko aldatu da, orain ezinbestekoak dira eta irakurleekin kontaktuan egoteko modu bat da. On line marketinean eta Sare Sozialetan jarduten duten hiru pertsona ditugu, eta orain web orrialdea aldatzen ari gara prozesu honetarako tresna nagusia izan dadin. Egileak direla eta, autoargitaratzen duten eta ongi saltzen duten egileekin erne egoten saiatzen gara, eta batzuei argitaratu diegu edo argitaratzera goaz, baina agente bidez iristen diren liburuen bide arruntekin ere jarraitzen dugu”.
Literatura agente bat eduki edo ez edukitzearen egokitasuna dela eta, Rocaren ustez “egile batek bere denbora idazteko dela erabakitzen badu, negoziatzeko eta bere liburuen ardura eramateko agente bat edukitzea da hoberena, Espainiarako eta atzerrirako”.
Biografia eta elkarrizketa osoa / Jardunaldiaren programa
Jardunaldiari buruzko berriak gure Facebookean jarrai ditzakezu. Eta Twitteren #autor15 etiketarekin.