Luis A. Bañeres eta Jorge Urreta Bilboko Liburu Azokan
- Xehetasunak
Luis A. Bañeresek Bilboko Liburu Azokan parte hartuko du, bere 'Flop!' eleberriaren aleak sinatuz datorren ekainaren 6an. Etxean liburu dendaren kasetan egongo da, eguerditik ordu biak arte eta arratsaldeko 18.30etatik 20.00k arte. Batera, bere aurreko 'Bilbao 1492: ¡no hay huevos!' eleberriaren aleak sinatuko ditu.
Jorge Urretak igandean, ekainaren 7an, '¿Quién dijo miedo?' eleberria sinatuko du, Etxean liburu dendaren kasetan ere, eguerdiko 12:00etatik eta 14:00k arte. Bertan ere, Urretaren aurreko 'El año de la hortaliza' eleberriaren aleak eskura daitezke, egileak berak sinatuak.
Aimar Rollánek Madrilgo Liburu Azokan sinatuko du ekainaren 13an, larunbatean
- Xehetasunak
Aimar Rollán datorren ekainaren 13an, larunbata, Madrilgo Liburu Azokan egongo da, Creación Argitaletxeak argitaratutako bere 'Anhelo de luz' lan berriaren aleak sinatzen. Sinadura arratsaldez burutuko da, seietatik zortzi ta erdiak arte, 243 zenbakia duen kasetan.
Bere argia galdu duen gizona du protagonista, izandako argiaren oroitzapenaren izpi gutxi batzuk gogoan bizirik gordetzen dituen gizona, alegia. "Iheskortasun horrek bere gogoa torturatzen du –dio egileak- eta altxor preziatu hura berreskuratzeko bideari ekiten dio. Depresioa, tristura eta malenkoniaren faseetatik igaroko da, argiaren galeran gozatuz. Hasierako faseetan, galdutako argia emakumezko baten maitasunarekin identifikatzen du, hots, imajinatutako emakume bat bakarra osatzen duten emakume askoren maitasunarekin. Maitasuna horren galera izango da bere malenkoniaren hauspoa. Bere horretan aurrera egin ahala, galdutako argi hori zerbait sakonago eta sutilagoaren parte dela onartuz doa, bere arimaren erresumaren darion argia dela ulertuz doa… Onartuz doa min emozional horrek jatorrizko iturritik aldendua egoteak eragiten diola".
Fernando Palazuelosek 'La bestia que bebe de las huellas' eleberria aurkeztuko du Bilboko Liburu Azokan
- Xehetasunak
Ekainaren 6an, ostirala, arratsaldeko seietan, Fernando Palazuelosek Bilboko Liburu Azokaren (Arenal) karpa nagusian aurkeztuko du 'La bestia que bebe de las huellas' eleberria, berak idatzia eta Rober Garay Aguirrek ilustratua.
'La bestia que bebe de las huellas' (Txalaparta Argit.) eleberrian, desagertutako Bernabé Rodella poeta eta naturistaren urratsen atzetik dabilen protagonista, familia bitxiaren Intxaurraga baserrira ailegatzen da. Bertan, iraganeko hainbat gertakari arraroren berri izango du. "Sasi-thriller honen bidez, Fernando Palazuelosek eta Rober Garayk Euskal Herria kondairaz josi zituzten beste mundu horien bila abiatu dira, euskal mitologia aberatsa XXI. mendera hurbildu nahian”.
Juan Carlos Márquezek Madrilgo Azokan sinatzen du igande honetan.
- Xehetasunak
Juan Carlos Márquezek bere 'Los últimos', 'Tangram' y 'Norteamérica profunda' eleberriak sinatuko ditu Madrilgo Liburu Azokan maiatzaren 31n.
Sinadura 363 etxolan burutuko da, Salto de Páginaren gunean, eguerditik ordu biak arte.
Luis A. Bañeresen eleberri berrian estralurtarrak heldu dira Bilbora
- Xehetasunak
Bere aurreko eleberrian, hots 'Bilbao, 1942 ¡No hay huevos!' lanean, bilbotar talde bat Amerika deskubritzera bidali eta gero, Luis A. Bañeresek XV. Mendea utzi eta etorkizunera jauzi egin du bere eleberri berriarekin; 'Flop!' izenburuko eleberrian bizkaitarrak aztertzeko misioa duen estralurtarra ekarriko du Bilbora
Urrutiko galaxia batean, urtetan gatazkan aritu eta gero, bertakoak erabat aspertuak jada, planeta bik bake akordioa sinatu dute; horren ildotik, planeten arteko originaltasun txapelketa antolatu dute.
Hori bera ardatz, Pocoví izeneko kapitaina bidaliko dute Bilbora. Kapitaina moral urriko pertsonaia da, xuhurra, egoera surrealisten erakarle eta ganberroa erabat. Misio argia du: Bilbo hiriaren giro koloretsu eta alaia bere mundura esportatzea, bertako bizitza alaitu eta arindu aldera.