Ostegunean, urriak 29, 19:00etan, Azkuna Zentroan (Bilboko Alhóndiga Kultura Zentroa), ‘El peso del corazón’ aurkeztuko da, Bruna Husky detektibea protagonista duen Rosa Monteroren azken eleberria.

Rosa Montero bertan egongo da María Eugenia Salaverrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuz. Elkarrizketa hauek hilabetero egiten dira Bastida Aretoan, narratiba nobedadeak bere egileen eskutik jendeari gerturatzeko.

‘El peso del corazón’ thriller bat da, politika eta ekologiaren inguruko abentura eleberria, fantasiazkoa eta zientzia fikziozkoa ere. Bertan, Bruna Husky ikerlari erreplikantea ‘Lágrimas en la lluvia’-ko mundu liluragarrira itzultzen da, itxuran erraza den kasua konpontzeko. Ez dakiena da nazioarteko ustelkeria trama bati aurre egin beharko diola, neska txiki baten ardura hartzeak sortzen dizkion kontrako sentimenduak asimilatzen dituen bitartean.

Sarrera irekia gonbidapenarekin. AZko Infopuntuan jasotzen da