’50 escritores’ Papeles Mínimosek argitaratutako liburua da eta César Fernández Ariasen berrogeita hamar marrazki eta hainbat idazleren berrogeita hamar kontaketa biltzen ditu, haien artean AEE/EIEren kide José Luis Cancho dagoelarik.
Marrazki eta testuek, modu zentral zein anekdotikoan, jada desagertu diren berrogeita hamar idazlek lehen argia non ikusi zuten lekua islatzen dute. Aurkezpena 18,30etan izango da Elkar liburu dendan, Iparagirre kalea 26. Argitaratzailea, Imanol Bartolo; César Fernández Arias marrazkilaria; eta José Luis Cancho, Itziar Mínguez, Jon Kortazar eta Kirmen Uribe idazleak egongo dira.