Ostegunean, azaroak 19, 19.00etan Azkuna Zentroan, (Bilboko Alhóndiga Kultur Zentroa) ‘La lengua de los secretos’ aurkeztuko da, Martín Abrisketa idazle eta kazetariaren lehen eleberri arrakastatsua.

Bere egileen eskutik berritasun narratiboa publikoari gerturatzeko Bastida Aretoan hilero egiten diren eta María Eugenia Salaberrik moderatzen dituen literatura elkarrizketetan parte hartuko du Abrisketak.

‘La lengua de los secretos’, dituen eleberri hunkigarri eta magikoa da. Irudimena eta ametsak arma bakartzat, bere anai arrebak babestu eta gerraren basakeriaren aurka borrokatzera bere burua behartua ikusten duen ume euskaldun ausartaren gorabeherak kontatzen ditu.
Sarrera librea da tokiak bete arte.