Bi izenburuak online salmentako hainbat plataformatan daude eskuragai.
A full day (Un día completo) Leandro Mabillotek itzuli du eta orain dela juxtu bi urte argitaratu zen gazteleraz kindle formatuan.
Hasierako izaera duen ipuin labur bat da eta eguzkiak egiten duen ibilbidearen eta egun batean giza bizitzaren igarotzearen arteko paralelismo bat ezartzen du egileak.
Trama zazpi ataletan garatzen da, horietako bakoitza astro erregeak egunean zehar zeruan duen kokalekuari dagokiolarik.
Liburuak irakurketa maila ugari eskaintzen ditu eta Aimar Rollánek ipuinean sartu dituen kontzeptuak eta atal bakoitzaren baitan dagoen sinbolismo guztia azaltzen dituen epilogo zabal bat du.
Nadia Hleb What's all this about yoga? (¿Qué es eso del yoga?) liburuaren itzultzailea da eta horretan Rollánek 2012 geroztik 'Yoga en casa' bere blogean argitaratu dituen artikulu nagusien bilduma da, bere gaztelerazko bertsioan liburu egitura eman zielarik eta orain ingelerazko merkatura iritsiz.
Bere edizio original arrakastatsuan bezala, irakurleek liburu teoriko bat aurkituko dute, gida orientagarri moduan yogaren funtsezko kontzeptuak berrikusiz beti ere mendebaldeko ikuspuntutik. Hasiberrientzako zein diziplina honen praktikan sartuak direnentzako ere da erabilgarria.