Luisa Etxenike
 idazle eta bazkidea Canal Europaren inspiratzaile eta zuzendaria da, artista, idazle, zientzialari eta ekonomiaren, medikuntzaren edo politika zientzien profesionalei besteak beste, elkarrizketan egiteko kanal digitala alegia.

Komunikabide berriaren helburua, jakintzaren, eztabaidaren eta pentsamendu kritikoaren zirkulaziorako espazio ireki bat sortzea da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak babesten du eta atzo aurkeztu zen Denis Itxaso Kultura Diputatuaren eta Luisa Etxenike beraren eskutik.

Kanalaren edukiak jakituriaren artxibo bat osatuko dute eta sarbide irekia izango dute, www.canaleuropa.eu orrialdetik deskargatzeko audio podcast moduan eskainiko dira. Orrialde horretara Kultura Saileko web orrialdetik ere sartzeko aukera egongo da.

Promoziozko bideoa ikusteko, hemen.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa

© Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia