Bildutako diru guztia Cita-Alzheimer Fundaziora emango da
Pasa den asteartean, irailak 20, Para el Maestro ongintzazko liburua finantzatzeko mikromezenasgo kanpaina hasi zen. Obrak, 16 idazleren argitaratu gabeko ipuin sorta bat biltzen du eta haiekin Sir Terry Pratchett idazle britainiarra omendu nahi da.
Sir Terry Pratchett atzealdeko atrofia kortikala diagnostikatu ondoren hirl zen, oso Alzheimer mota bortitza alegia, eta oso adin goiztiarrean jasan zuena gainera. Horregatik, kanpainaren mozkinen %100 Cita-Alzheimer fundazio gipuzkoarrari emango zaio.
Antologia honetan laguntzen duten 16 egileak honakoak dira: Abel Amutxategi, Álvaro Loman, Ángel L. Marín, Caryanna Reuven (Irantzu Tato), Dani Guzmán, Diego M. Heras, Gonzalo Zalaya Bueno, Jordi Balcells, Nacho Iribarnegaray, Patricia Losa, Pablo Bueno, Pilar Ramírez Tello, Roberto Alhambra, Sofía Rhei, Steve Redwood eta Tomás Sendarrubias.
Liburua 3 formatu ezberdinetan argitaratuko da, sakela guztientzako prestaturik: :
• Formatu digitala (PDF, EPUB y MOBI).
• Sakeleko formatua azal biguinarekin.
• Formatu Berezia azal gogorrarekin eta azalean tinta metalizatuarekin.
Gainera, proiektuaren helburu ekonomikoak betetzen joan ahala oso hobekuntza interesgarriak desblokeatzen joango dira. Kickstaster plataforman egiten ari den kanpaina urriaren 21eraino izango da.
Kanpaina honen mezenas bihurtzeko, hemen.