eLiburutegia katalogoan sartuko dira

Euskadiko Idazleen Elkartetik (AEE/EIE)
azken hilabeteetan burutu dugun proiektuetako bat gure kolektiboa osatzen duten egileen lanen digitalizazioa izan da. Lehen fasea burutu berri dugu eta Eusko Jaurlaritzari esker izan da.


Helburua bikoitza da: irakurleek formatu digitalean eskuratzeko aukera izatea ere eta Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko liburutegien katalogoan sartzea, eLiburutegia alegia. Horrela, gaur egun 10.000 izenburu baino gehiago dituen sare horren gaztelerazko eta euskarazko eskaintza zabaltzen da.

Elkartetik gure egileen lanen bilketa prozesu guztia kudeatu dugu, deskatalogaturik egon zitezkeen lanak barne. Testuak ePUB formatura bihurtzeko lanari ekiteko Cuadratín enpresaren zerbitzuak kontratatu ditugu. Sergio Verde diseinatzaileak digitalizatutako lanen liburu-azalak egin ditu sorrera berria behar zuten kasuetan, hala nola inprimaturiko formatuan egilea irudi eskubideen jabe ez zen kasuetan edota jatorrizkoa berritzeko erabakia hartzean.

Jada digitalizaturiko lanen zerrenda honakoa da:

- Generación Y, Javier Mina
- Orquesta de desaparecidos, Francisco Javier Irazoki
- Motivos personales, Javier Maura
- Bilbao, 1942. ¡No hay huevos!, Luis A. Bañeres
- ¿Por qué te ríes?, María Eugenia Salaverri
- La baldosa negra, Juan Infante
- Vivir de Rodillas, Manuel Vázquez Martínez de Ordoñana
- Bakio, el pueblo habla a través de sus símbolos, Beatriz Celaya
- Híbridos, Santiago Liberal
- Como la vida misma, María José Mielgo
- Otras palabras, José Serna
- Diario de los cuerpos, Merche Manso
- De amor, muerte y rendición, Iñaki Sainz de Murieta
- Realidades, Cristina Romea
- Entropía, Josean Martin
- Oria, Mila Beldarrain

2017an zehar aurreko zerrenda beste egileen lanekin handituko dugu.