Inauterietan inspiraturiko fartsa grotesko bat da heriotzaren gaia ardatz nagusia duelarik
Datorren larunbatean urtarrilak 21, 20:00ean, Iruneko Amaia Kultura Zetroan (Pio XII enparantza) Falstaff no cree en la otra vida estreinatuko da. Ikuskizuna Tarima Beltza nafar konpainiak jarriko du taula gainean.
Obra honekin Irungo antzerkiak bere programazioa inauguratuko du Gabonen ondoren. 1989ko Euskadi Antzerki Saria izan zen eta bere egilea JJavier Gil Díez-Conde dramagilea eta Irungo Pio Baroja Institutuko irakasle ohia da. Jon Barbarinek zuzentzen du eta heriotzaren gaiaren inguruan aritzen den tragikomedia bat da. Umorearekin eta inauteria atzeko gai moduan, fartsa honetako pertsonaiek harekin jolasten dute, amaierak ekarriko diena jakin gabe.
Sinopsia
Maria ‘Muxarra’, bizitzaile ospea duen portuko emakumeari, bizi denbora gutxi diagnostikatzen diote. Bi lagun gaztek hala ere gomendatzen diote txantxa moduan har dezala eta helburu horrekin joko makabro burutsu bat antolatzen diote.
Falstaff no cree en la otra vida ezer baino lehen, inauterietan inspiraturiko fartsa grotesko bat da, bere hiru osagai tematikoak aprobetxatuz: sexua, erlijioa eta heriotza. Azken hau modu irrigarrian erakusten da hemen, umore beltzaren gakoan, heriotzaren mamua konjuratzeko behar moduan, protagonistak dioen bezala, hau guztia modu dibertigarri gisa fokatzen duen unean, heriotza benetan agertzen den arte, bere aurpegi izugarriarekin. Orduan agertzen da hausnarketa eta fartsak tragedia grotesko krudel tankera hartzen du.
Sakespeareren Enrike IV-ren pertsonaiak gogorarazten dituen maskarada, bereziki izenburuari izena ematen diona, Falstaff, denen artean unibertsalena eta inauterietako esanguratsuena baita.