Eleberria Errenteriako Udal liburutegian aurkeztuko da otsailaren 9an

El signo del dragón eta El vuelo de la serpiente eleberrien arrakastaren ondoren, Ricardo Alía idazle donostiarrak Zodiakoaren Trilogia itxiko du El salto del caballo lanarekin. Ediciones Maevak argitaratua, gaur iritsiko da liburu dendetara, baina formatu digitalean egongo da ere eskuragarri.

Hirueleberriak uztartzen dituen trama bat dago 2012an hasiz, ETAren jardueraarmatuaren amaiera iragarri eta urte bete beranduago, baina bakoitzak nortasunpropioa du eta banaka irakurri daitezke. Azken atal honetan irakurleek trilogiakopertsonaia nagusiek nolako garapena izan duten ezagutuko dute, Max MedinaErtzaintzako Homizidio inspektorea eta Erika López, graduatu berri den bere kideaalegia.

Ricardo Alíak Zodiakoaren Trilogiaren azken atala osteguneanaurkeztuko du, otsailak 9, 18:30etan, Errenteriako Udal Liburutegian, berehaurtzaroa iragan zuen hiria alegia.

 

El salto del caballo eleberritik esandakoa:

«Ricardo Alíaren literatura debutean misterioa eta zientzia elkartzen dira.» -Noticias de Guipuzkoa

«Bere intriga eta suspense tramari esker,kapituluz-kapitulu amildegi ertzean mantenduko zaituen thriller dardarti bat.» - La Vanguardia

«Irakurketa original, atsegin eta oso menderatzaile batean sartzeanahi duenarentzat oso liburu gomendagarria»- Libros y literatura

«Eleberri beltzliluragarria, pertsonaia bereziekin eta eszenatoki paregabearekin: Donostia.» -Librería Ubiría San Sebastián

«Eleberria oso ongi artikulaturik dago.Suspensea zehaztasunez mailakatzen da. Hilak une juxtuan agertzen dira.Polizien protagonismoa jakituriaz banatzen da. Eta egileak polizia intrigapertsonaia nagusien eguneroko bizitzarekin konbinatzen daki.» - Radio Euskadi

 Eleberriari buruzko informazio gehiago, argitaletxearen web orrialdean.