Idazleak narratibaren sorkuntza prozesurako gakoetako batzuk elkar banatuko ditu jendartearekin Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigan
Datorren ostegunean, otsailak 6, 18:30etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroa-Alhóndigako Bastida Aretoan María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidenteak zuzenduriko topaketa berri bat egingo da. Honakoan, Mikel Santiagori esker, idazle profesional eta gidoilarien lana ezagutzeko aukera izango dugu, haien istorioaren definiziorako hurbilketa, sorrera eta saiakera ariketak ezagutuz.
Mikel Santiago 1975ean Portugaleten (Bizkaia) jaioa da. Bere gaztaroan rock taldeetan jotzen aritu zen eta beranduago kontakizun eta eleberri motzak interneten argitaratzeari ekin zion, horiekin Espainia eta Estatu Batuetako best seller zerrendetara iristea lortuz. La última noche en Tremore Beach, bere literatura debuta alegia, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulitako argitalpen fenomeno bat izan zen. Bere hurrengo eleberriak, El mal camino, El extraño verano de Tom Harvey, eta La Isla de las últimas Voces arrakasta handia lortu dute ere irakurle eta kritikaren aldetik. Bere eleberrietako batzuk pantaila handiaren mundura bihurtzeko prozesuan daude.
Topaketara sarrera irekia da lekuak bete arte, aurretik gonbidapena tokian bertan jasoz.