Euskal Herrian girotuan dagoen eleberriak egoera zapaltzaile eta ziurgabea planteatzen du amaiera harrigarri batera iritsiz

Datorren asteazkenean, urriak 16, Luisa Etxenikek Aves del paraíso (Nocturna Ediciones) bere azken eleberria aurkeztuko du Donostiako Ernest Lluch Kultura Zentroan 19:30etan. Pilar Rodríguez eta Juan Manuel Uría gure kideak ere egongo dira berarekin.

Absoluta presencia liburuaren ondoren, Etxenikek Aves del paraíso aurkezten du orain, irakurlea mehatxu eta ziurgabetasunen intriga batean nahasten duen kontakizuna, amaiera harrigarri batean bukatuz.

Juan Carlos Galindok hitz hauek eskaintzen dizkio El País egunkarian Aves del Paraíso eleberriari:

Hau da, zalantzarik gabe, zerrendako libururik arraroena. Etxenikeren prosa hipnotikoak, Ellsworthen ilustrazio zoragarriekin batera, liburu sailkaezin eta sakon bat ematen digute, hizkera zatikatu eta sinoptikoa ikerketa batekin konbinatuz, etxera iritsi eta poliziak dokumentazioa eskatzen dion gizon baten ikerketarekin alegia, bizilagunek normalean hutsik dagoen tokian batzuetan argia ikusten dutela salatu baitute. Eta berak eskalea dirudi eta polizia ez da fio. Eta eskalea noraezean dabil bilaka, eta berarekin goaz, irakurle leialak, azken unera arte harrapaturik. 

Egileari buruz:

Luisa Etxenike (Donostia, 1957).   Absoluta presencia (2018), Correspondencia con Mircea Cartarescu (2016), La entrevista (2016), El arte de la pesca (2015), El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Premio Euskadi 2009), Los peces negros (2005), Vino (2000), El mal más grave (1997) y Efectos secundarios (1996) liburuak idatzi ditu, bai eta Ejercicios de duelo (2001), eta La historia de amor de Margarita Maura (1990) kontakizun bildumak ere.

Bere kontakizunak antologia ugaritan jaso dira; azkena Un deseo propio. Antología de escritoras españolas contemporáneas, Inmaculada Pertusa eta Nancy Vosbrugek argitaratua.

Jacques Roubaud (Algo negro), Jean-Michel Maulpoix (La cabeza de Paul Verlaine) eta Claude Lanzmann (Alguien vivo pasa) itzuli ditu frantsesetik.

El País egunkariaren Euskadiko edizioko iritzi zutabegilea da.

Donostian 1987tik hona egiten diten Emakumezko Idazleen Nazioarteko Topaketen koordinatzailea da.

2007an Arte eta Letren Ordenako Zaldun merezimendua jaso zuen Frantziako Gobernuaren aldetik.

La herencia (Buero Vallejo Saria 2016) antzezlanaren egilea da eta Gustavo Schwartz fisikariarekin batera La Entrevista zientzia tematikako obraren egilekidea ere, 2016an argitaratua azken hau.

Canal Europa-ren inspiratzaile eta zuzendaria da, jakituriaren, eztabaidaren eta pentsamendu kritikoaren zirkulaziorako espazio irekia alegia.

Un mundo de escritoras literatura jaialdiaren zuzendaria da ere eta urte ugaritatik hona sormenezko idazketa tailer bat zuzentzen du ere.

Bere zaletasunen artean birdwatching eta arku-tiroa daude.