Topaketa hau ‘Idazle Elkarteen Konferentzian’ bihurtuko da
Estatuko profesionalen elkarte gehienak bertaratu ziren, bertan idazleen eskaeren katalogoa berretsiz, egileen lana laguntzeko proposamenak finkatu ziren eta Idazlearen Liburu Zuriaren aurkezpena egin zen ere.
Amankomuneko interesa zuten gaien inguruan Estatuko lurralde guztietan barreiaturik zeuden kolektiboak kontaktuan jartzeko 2016an Espainiako Idazle Elkargoen Elkarteak (ACE) sustaturiko ekimenean du jatorria topaketa honek, eta 2019ko abenduan egin zen topaketa honen laugarren edizioan Idazle Elkarteen Konferentzian bihurtzea erabaki zuten hurrengoetarako, modu horretan bere kideen arteko adostasunak ahots amankomunarekin adierazi ahal izateko idazleen mintzakide bakoitzaren aurrean.
Topaketan balorazio positiboa eduki ondoren, Espainia mailan tresna unitario bat egituratzeko ACE-k aurkeztutako dokumentua aipatu daiteke, une zehatzean ahotsa ematen baitie eta egileen aho batekotasuna duten gaietan haien adostasuna adierazten baitu. Dokumentu hau ondoko estekan kontsultatu daiteke gazteleraz: Sobre Estructura estatal de los Escritores – IV Encuentro.
Laugarren edizio honen baitan aurreko edizioetan jada onartutako aldarrikapen katalogoa berretsi zen eta, gobernuak 2018 eta 2019 urteetan zehar onartutako neurrietatik eratorritako aldaketekin, Jabetza Intelektualaren Legearekin harremana duten neurriek osatzen dute; ordaintze zuzenerako eta zigorretarako neurriak, bai eta epaien betetzerako bermeak ere; Editoreen Elkarteen Federazioaren eta ACE-k ordezkatzen dituen eta beste elkarteetan dauden idazleen arteko marko Akordio baten izenpetzea; liburu digitalaren eta paperezko liburuaren BEZ-aren berdintzea; espainiar egileen obrak Espainiatik kanpo itzultzeko eta argitaratzeko artikulazioa eta garapena; Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren egokitzapena eta jubilazio pentsioaren eta egile eskubideen edo jardueretatik eratorritako diru-sarreren bateragarritasuna; pirateriaren aurkako neurri eraginkorrak eta jabari publikoan liburu salmentaren zerga trataera; honen laburpena, eta egileen jarduera profesionala mesedetzeko eta liburuaren industria hobetzeko beste proposamenekin batera xehetasunez kontsultatzeko aukera dago ACE-ren web orrialdean.
Idazlearen Liburu Zuria
Argitalpen honetan dauden artikuluen artean María Eugenia Salaverri Euskadiko Idazleen Elkarteko presidenteak eskaintzen duena nabarmenduko dugu, “istorio kontalarien” egungo egoerari buruzkoa.
Dokumentu honen testu osoa ACE-ren web orrialdean kontsultatu daiteke gazteleraz ondoko estekaren birtatez: Libro Blanco del Escritor.