Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Bilbon egingo dira berriro ere ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak zazpigarren urtez jarraian. Topaketa honek, bere jatorritik, Europa edo Estatu Batuetako adituak ekartzen ditu Euskadira argitalpen sektorearen gaineko haien ezagutza eskaintzera, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzari esker, bai eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta Cedro-ren babesarekin. Aurtengoan, programaturik dauden hitzaldi eta debateak Bizkaiko Foru Liburutegitik y egingo dira eta streaming bidezko emanaldia edukiko dute AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.

 

 

 

 

  • Argitalpenaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak Tom Tivman eta Javier Celaya argitalpen industriaren bi aditu nagusienetakoek analizatuko dituzte.
  • Thais Pahl-ek munduan zehar “best sellerak” aurkitzeko bere sekretua kontatuko digu.
  • Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri kulturarengandik bizitzea nola den posible edukiko dute mintzagai.
  • Joxemari Sors, Kepa Torrealdai eta José Manuel Díazek Euskadin argitalpenaren egoera eta aurre egin beharreko erronkak analizatzeko arduradunak izango dira.

 

PROGRAMA

 

Joko arau berriak

Zeintzuk izango dira joko arau berriak argitalpen sektorean koronabirusaren ondoren? Zein eraldaketa etorriko dira liburuaren mundura? Zeintzuk dira bere aukera handiak errealitate berrian?

Tom Tivnan, The bookseller-eko (Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena) eta Javier Celaya, Dosdoce-ko kide fundatzailea, gai hauen eta beste batzuen inguruan arituko dira.

Hitzaldia, txat birtual batekin amaituz, ostiralean 2020/09/11 izango da, 10:00etatik 11:00etara eta streaming bidezko emanaldia egingo da AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.

 

Zorte-kolpeei agur

Zein estrategia jarraitzen dituzte argitaletxeek argitaratzen dituzten liburuekin asmatzeko? Nola aldatuko dituzte irizpide hauek koronabirusarekin? Zeintzuk izango dira argitalpen joerak 2021ean?  Thais PahlEccles Fisher Associates-en nazioarteko esploraziorako alorreko zuzendariak azalduko digu.

Hitzaldia, txat birtual batekin amaituz, ostiralean 2020/09/11 izango da, 12:30etatik 13:30etara eta streaming bidezko emanaldia egingo da AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.

 

Kulturaren munduan nola biziraun 

Posible al da kulturaren munduan bizirautea? Zein da esparru kulturalean bizitzeko sekretua, eszenatoki ezberdinetara etengabe egokituz? Vicente Molina Foix eta María Eugenia Salaverri honi eta beste gai askori buruz arituko dira.

Hitzaldia, txat birtual batekin amaituz, ostegunean 2020/09/10 izango da, 12:00etatik 13:00etara eta streaming bidezko emanaldia egingo da AEE/EIEren Youtube kanalaren bitartez.

 

Euskal editoreen ahotsa entzunez

Nola ikusten du euskal argitalpen sektoreak egungo egoera? Zeintzuk dira bere erronka handiak? Zein irtenbide planteatzen dituzte erronka horien aurrean?

Joxemari Sors, Elkar taldeko fundatzaileetako bat, eta Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburudenden Federazioko Presidentea arituko dira gai hauen inguruan, José Manuel Díaz Euskadiko Editoreen Elkarteko Presidenteak moderaturik.

 

Egoera berrietara egokitzen idazleei laguntzeko tailerrak

AEE/EIEren VII Egilearen Jardunaldien baitan idazleentzako hiru formakuntza tailer programatu dira, obren sorkuntza eta salmentan oinarrituz. Horiek guztiek formatu digitala edukiko dute,  Cedro-ren laguntzari esker egin dira eta doakoak izango dira izen emateko eman zen epean izen eman zuten idazleentzako.

  • Lehen online tailerra, “Nire eleberria suntsitu dute” literatura zinema gidoira egokituz izenburuarekin,Santiago Roncagliolo idazle eta gidoilariak zuzenduko du. 2020/09/11 egunean egingo da, 18:00etatik19:00etara.
  • Bigarren tailerra audioliburuak eta podcastinga jorratuko ditu eta Idoia Cantolla Podimo.es podcasting plataformako Head of Content-a edukiko du zuzendari gisa. 2020/09/18 egunean egingo da, 18:00etatik 19:00etara.
  • Hirugarren eta azken tailerrak pitch on baten gakoak ezagutzea edukiko du helburu, obra bat aurkezteko modurik zuzen eta eraginkorrena alegia, bai eta bere garapena praktikatzea ere. Luis Ángel Ramírez ekoizleak zuzenduko du, Kubelik Films eta Imval Producciones etxeetako kide fundatzaile eta Espainiako Zinema Akademiako kidea alegia. 2020/09/24 eta 25 egunetan egingo da, 18:00etatik 19:00etara.