"Dos por la tarde" aurkezten dugu, Juan Manuel Uríaren aforismo liburu berria. 

Presentamos "Dos por la tarde", el nuevo libro de aforismos de Juan Manuel Uría

"Dos por la mañana" (2015, El Gallo de Oro) liburuarekin hasi zuen trilogia baten bigarren atala da hau, eta “Dos por la noche” alearekin itxiko da, ziurrenik datorren urtean argitaratuko delarik azken hau.

“Dos por la tarde” Thémata Editorial  Apeadero de Aforistas argitaletxeek elkarrekin argitaratutako Gnomon bilduman ageri da eta Hiram Barriosen hitzaurrea darama.

Genero aforistikoaren baitan Juan Manuel Uríak "La ciencia de lo inútil" (Trea, 2018) argitaratu du ere, bertan sorkuntza poetikoari buruzko hausnarketa eginez.

Jarraian, liburu berriaren hitzaurrean Hiram Barriosek “Dos por la tarde”-ri buruz utzitako hitzak ekarri ditugu:

Juan Manuel Uríaren obrak, iradokizunean aurkitu du pentsatzeko eta sentitzeko bidea gurutzatzeko bidezidorra. Bere azken izenburuetan  forma eta zentzuaren kondentsaziorantz ibilbide bat antzematen da. Bere poetika esandakoaren eta iradokitakoaren arteko mugetan aurkitzen da. Laburtasunaren ofizioa eta laburduren menperatzea, hala ere, idazketa aforistikora iristen dira. Agian hau izango da Uríaren arrazoibide poetikoa areagotzen duena.

La ciencia de lo inutil (2018), genero honek tradizio hispano garaikidean lortu duen mailaren adibiderik hoberenetakoa izan daiteke, eta baita ere, zergatik ez, dituen mugen adibide.

Dos por la tade, Dos por la mañana (2015) izenburudun lanarekin hasi zen trilogia baten jarraipena da. Hartan sentsibilitate eta lasaitasun konbinaketa neurritsu eta ponderatua dago. Agerikoa dena, topikoa, gregueria  erraza edo, okerrago oraindik, pretentsio nahiak urrun utzita, liburuak lerroz lerro begirada burutsu bat zabaltzen du, bertan legoaiak protagonismorik inoiz galdu gabe. Bigarren liburu honetan, irakurketan murgiltzen den edonor kutsatzen duen umorismoa gailentzen da. Hau izango da agian Juan Manuelen literatura jardueran dagoen erregistrorik xeheena, honekin plano barregarri lauenetik kanpora zabaltzen baita.

Pirandellok esan zuen moduan, benetako umoristak aurkako sentimendua iratzarri nahi duen hausnarketara iritsi arazi nahi du. Aforismoek sortzen duten irribarretik haratago, emandako baieztapenen inplikazio eta gainulertuetan pentsatzera garamatzan atzekalde bat aurkitzen da.  Hemen proiektuaren bertute bat. Umoristikoa izanagatik ez da erraza edo inozoa, alderantziz baina...

Hiram Barrios

Elkarrizketa honetan, Juan Manuel Uríak genero aforistikoan eta bere sorkuntza prozesuan sakontzen du.