Luisa Etxenikek ‘Aves del paraíso’ bere eleberri berria aurkeztuko du Donostian
- Xehetasunak
Euskal Herrian girotuan dagoen eleberriak egoera zapaltzaile eta ziurgabea planteatzen du amaiera harrigarri batera iritsiz
Datorren asteazkenean, urriak 16, Luisa Etxenikek Aves del paraíso (Nocturna Ediciones) bere azken eleberria aurkeztuko du Donostiako Ernest Lluch Kultura Zentroan 19:30etan. Pilar Rodríguez eta Juan Manuel Uría gure kideak ere egongo dira berarekin.
Absoluta presencia liburuaren ondoren, Etxenikek Aves del paraíso aurkezten du orain, irakurlea mehatxu eta ziurgabetasunen intriga batean nahasten duen kontakizuna, amaiera harrigarri batean bukatuz.
Gehiago irakurri: Luisa Etxenikek ‘Aves del paraíso’ bere eleberri berria aurkeztuko du Donostian
Emma Cresporen genero kontakizunak
- Xehetasunak
Nos llamaron locas (y putas, y brujas) (2018) Emma Cresporen (Izaskun Avellanalek sinatzeko erabiltzen duen pseudonimoa) genero kontakizunen bilduma bat da. Horiekin premisa sinple bezain suntsitzaile bat ilustratzeko gai da: etiketa batek opresio eta indarkeriarako tresna bihurtzeko duen erraztasuna.
“Kanideren abenturak” euskarara itzultzeko eta argitaratzeko crowdfundinga
- Xehetasunak
‘Kanideren abenturak’ proiektua META! 2019 deialdian parte hartzeko aukeratu dute, Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin eta Goteo.org-ek bultzatua. Bere helburua Iñaki Sainz de Murieta (Donostia,1985) idazlearen “Kanideren abenturak” bildumaren bost aleak euskarara itzultzea eta argitaratzea da.
Gehiago irakurri: “Kanideren abenturak” euskarara itzultzeko eta argitaratzeko crowdfundinga
‘EGILEA ARGITALPEN MUNDU BERRIAN’ VI JARDUNALDIAREN AURKEZPENA
- Xehetasunak
Antonio Ortiz (Xataka), Eva Güell (Anagrama), José Ángel Mañas (idazlea), María Eugenia Salaverri eta Beatriz Celaya (AEE/EIE) eta Porter Anderson (Publishing Perspectives) izan dira Egilearen VI Jardunaldiaren prentsaurrekoan parte hartu dutenak
Gaur goizean Ercilla Hotelean (Bilbo) ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ VI Jardunaldia aurkeztu dugu komunikabideen aurrean. Aurtengo jardunaldiko protagonista diren profesionalen ordezkaritza ederrarekin egin den prentsaurreko bizi baten baitan, gaurko arratsaldetik bertatik hasita eta bihar egun osoan zehar Azkuna Zentroan jorratuko ditugun gaiak iragarri dira.
Gehiago irakurri: ‘EGILEA ARGITALPEN MUNDU BERRIAN’ VI JARDUNALDIAREN AURKEZPENA
PORTER ANDERSON, EGILEAREN VI JARDUNALDIKO NAZIOARTEKO GONBIDATUA BILBON EGONGO DA
- Xehetasunak
Londoneko Liburu Azoka dela eta 2019an International Trade Press Journalist saria irabazitako kazetari, hizlari eta argitalpen aholkulariak 2019/2020 denboraldirako argitalpen sektoreak edukiko dituen joerak azalduko ditu
Ostiral honetan, irailak 13, Bilboko Azkuna Zentroan, Publishing Perspectives-eko editore nagusiarekin argitalpen sektorearen gaur egungo egoera eta batere urrun ez dabilen etorkizunak dakarkiguna analizatzeko aukera edukiko dugu, Beatriz Celaya Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) Presidenteorde eta ALT autores argitaletxeko editoreak moderatuko duen hitzaldian.
Gehiago irakurri: PORTER ANDERSON, EGILEAREN VI JARDUNALDIKO NAZIOARTEKO GONBIDATUA BILBON EGONGO DA