Eva Güell (Anagrama argitaletxea), Jon Paul Arroyo (Crossover Jaialdia) eta Ana Alonso (Podium Podcast) izango dira entzutea irakurtzea ote den argudiatzeko arduradunak, Alex Gibelalde (Storytell) moderatzaile moduan edukiko duen mahainguruan.

Topaketa honetan egile-eskubideak, lizentzia berriak, inbertsio eta sorkuntza joerak, BEZ eta irisgarritasuna eztabaidatuko dira, bai eta entzunezko gramatika berria, eta zein negozio ereduk funtzionatu duen hoberen eta zein merkatupean.

 

 

PARTE HARTZAILEAK:

100

Eva Güell

Filologia Erromanikoan lizentziaduna da eta argitalpen sektorean egin du lan azken hamabost urteetan, esparru komertziala, marketinga eta negozio digitalarekin harremana duten postuetan hain zuzen ere.

Grupo Planeta-ko Argitalpen Dibisioko Alor Digitalaren buru egon zen, beste proiektuen artean audioliburuen proiektua martxan jarriz.

Gaur egun Marketing eta Negozio Digitaleko Zuzendaria da Anagrama argitaletxean, aurten, 2019an, argitaletxeak 50 urteurrena eginez. 2013 urteaz geroztik Barcelona School of Management-eko Edizio Masterreko irakaslea da.

 

100

Jon Paul Arroyo

Kultur Factory-ko sozio eta fundatzailea da, jarduera kulturalak eta ikus-entzunezko proiektuen sorkuntza, garapena eta ekoizpena jorratzen dituen sozietatea alegia.

Instalazioekin eta telekomunikazioekin harremana zuten enpresen zuzendaritzan fokaturiko karrera baten ondoren, 2010ean bira eman zion bere ibilbide profesionalari,  Donostia Kultura-rekin lankidetzan telebista sailen fenomeno sortu berriari heltzeko aitzindaria den “Telesail berriak, fikzio berriak” jaialdia martxan jarriz.

2014an Bang Bang Zinema-ko sortzailekide eta kide fundatzaile bilakatu zen, zinema jarduera sozial eta elkarbanatu moduan gozatzea aldarrikatzen duen proiektu arrakastatsua alegia. 2018An, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin elkarlanean, asmo handiko proiektua jarri du martxan: Crossover Jaialdia – Telesailen Kultura, bertan zuzendarikide delarik.

 

100

Ana Alonso

Kazetaritza eta Filologia Hispanikoa ikasi zituen, melomano amorratua da bai eta irakurle sutsua ere.

Gaur egun Podium Podcast-en fikzioaren arduraduna da. Bere pasioak arrakasta handiak ekarri dizkio ‘Guerra 3’ eta ‘El gran Apagón’ telesail originalen zuzendari moduan.

 

 

100

Alex Gibelalde (moderatzailea)

15 urte baino gehiagoko esperientzia du atzean enpresa digital berritzaileek haien negozioak Espainian ezartzeko eta hazi arazteko lagunduz (ex Google, Twitter eta HBO).

Gaur egun Storytel audioliburuen plataforman Espainiarako zuzendari nagusia da.

© Manus Liam

 

Datorren ostiralean, irailak 13, 11:15etan egingo den mahainguru honetarako sarrera doakoa da, aurretiaz plaza e-posta honetan erreserbatu beharko delarik: Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla..

‘Egilea argitalpen mundu berrian’ jardunaldiaren VI edizioa Euskadiko Idazleen Elkarteak antolatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesari esker eta Euskadiko Editoreen Elkarteko eta CEDRO-ren laguntzarekin.

Egilearen VI Jardunaldiaren programa osoa kontsultatzeko, hemen.