Ager Aguirreren azken lana: “GRAWELL-En el mundo de las brujas”, “Entre mundos” trilogiaren bigarren zatia
- Xehetasunak
Ager Aguirrek bere azken obra plazaratu berri du, "Grawell-En el mundo de las brujas".
"Aisling-En el mundo de los sueños" liburuarekin hasiera emandako “Entre mundos” trilogiaren bigarren zatia da izenburu hau. Lehen liburuarekin gozatu zutenek, Triz eta Gareren magia, fantasia eta abenturekin gozatzen jarraitzeko aukera dute orain.
“Grawell-En el mundo de las brujas” liburuarekin, gaztelaniaz idazten duten egile independenteetan pentsatuz Amazonek antolatzen duen 2020ko literatura sariaren deialdian parte hartu du Ager Aguirrek. Aurtengo deialdia maiatzaren 1ean ireki zen eta datorren abuztuaren 31ra arte luzatuko da. Aguirre lehiaketa honetako finalista izan zen jada duela bi urte,"Póker de asesinatos" bere obrarekin.
“Kazajistán”, Jesús María Sáezen obra berria salgai dago jada
- Xehetasunak
Jesús María Sáez idazlearen obra berria salmentara atera berri da, "Kazajistán" izenburua daraman Gerra Hotzean girotutako espioitza thriller bat.
Fikzio honetan (erreala izan daitekeen arren), egileak armamentu lehiaren zentzugabekeriaren gainean hausnarketa eragin nahi digu, bai eta fundamentalismo erlijioso erradikalaren izugarrikerien gainean ere.
“Kazajistán” liburua, "Siberia" liburuarekin hasitako “Trilogía del Este” sortaren bigarren zatia da, azken hau Amazonen formatu elektronikoan salduenetakoa den espioitza liburuetako bat alegia eta Jesús María Sáezen obrarik nabarmenenetakoa ere. Edozein kasutan, trilogia baten baitan egon arren eta lehen liburuko pertsonaiak berriro taularatzen dituen arren, obra berria modu independentean irakurri daiteke.
Gehiago irakurri: “Kazajistán”, Jesús María Sáezen obra berria salgai dago jada
“Son de la madrugada”, Javier García-Egocheagaren obra berria salgai dago jada
- Xehetasunak
Javier García-Egocheaga idazlearen azken obra salmentara atera berri da, “Son de la madrugada” izenburua daraman eleberri beltza alegia, Verbum argitaletxeak argitaratua.
Madrilen, eta hein txikiagoan Kolonbiako Cali eta Cartagena de Indias hirietan ere girotutako istorioa da. Obra salsari omenaldia da, eleberriaren izenburuan bertan ere hala adieraziz.
Gehiago irakurri: “Son de la madrugada”, Javier García-Egocheagaren obra berria salgai dago jada
Kike Santamaría Urtiagaren ibilbideari gainbegirada
- Xehetasunak
Kike Santamaría Urtiaga idazleari Elkartera ongietorria emateko bere ibilbide literarioari gainbegirada bat emango diogu.
Kike Santamaría Urtiaga Bilbon jaio zen. Historialaria da, enpresa zuzendaritzan master bat ikasi zuen eta formakuntza tekniko industriala du.
Kulturaren hedapenerako komunikabide digital ezberdinetan aritu da kolaboratzaile moduan, hala nola Stilus aldizkarian, Tabula blogean, Elkano Fundazioaren blogean eta horretaz gain, Sumahistoria bere bloga idazten du ere.
Bi eleberri argitaratu ditu, "Publio Vitelio Longo y la fábrica de dinero" eta "Los Misterios de oriente". Azken hau 2020ko urtarrilean plazaratu zen.
Gaur egun Elkanori buruzko eleberri berri bat lantzen murgildurik dago.
Gehiago irakurri: Kike Santamaría Urtiagaren ibilbideari gainbegirada
Kultura alorreko autonomo eta profesionalentzako laguntza sorta
- Xehetasunak
2020ko maiatzaren 12an eguneratutako artikulua
Covid-19-aren epidemiak ekonomikoki kaltetzen ari dituen kultura munduko profesionalei laguntza emateko,administraritza publiko ezberdinek laguntza programa ezberdinak martxan jarri dituzte.
Artikulu honetan laguntza ekonomiko hauei buruzko informazio ofizial ugari jasotzen ditugu.
Kultura alorreko profesional guztiak zuen sormen jarduerekin aurrera jarraitu ahal izateko lagungarriak izatea espero dugu.
Sektorearentzako beste edozein laguntza gehigarri Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. nahiko bazenute, eskerturik egongo gara eta atseginez jasoko dugu laguntza sorta honetan.
Gehiago irakurri: Kultura alorreko autonomo eta profesionalentzako laguntza sorta