‘Kanideren abenturak’ proiektua META! 2019 deialdian parte hartzeko aukeratu dute, Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin eta Goteo.org-ek bultzatua. Bere helburua Iñaki Sainz de Murieta (Donostia,1985) idazlearen “Kanideren abenturak” bildumaren bost aleak euskarara itzultzea eta argitaratzea da.
Ikuspuntu teknikotik obraren hezkuntza-izaera garrantzitsua nabarmendu beharra dago, Historiaurrea orain arte inoiz jorratu gabeko ikuspuntutik erakusten baitu, narrazioa eta arkeologia esperimentalaren ohar propioak nahasiz. Museo eta hezkuntza erakunde ezberdinen aldetik edukitako harrera beroak obraren kalitatea bermatzen du, eta hori beti da eskertzekoa.
Proiektuaren jomuga bilduma euskaraz eskuragarri edukitzea bermatzea da, modu honetan hizkuntza honen fondo bibliografikoa handituz. Bestalde, eta ez garrantzia gutxiagorekin, ale lote baten dohaintza egingo zaie, oraindik erabaki gabeko kopuruan, nazio mailako hezkuntza zentro, liburutegi eta kultura etxe ezberdinei.
Egileak
Iñaki Sainz de Murieta (Donostia, 1985) idazlea, antropologoa eta irakaslea da. Espainian, Argentinan eta Estatu Batuetan argitaratu du, bai eleberria bai eta kontakizun laburra, bai eta euskal kulturan fokaturiko antropologia saiakera ezberdinak ere.
Miguel Berzosa (Donostia, 1945) ilustrazioa eta komikia jorratzen ditu, biografia, historia edo erlijio izaera duten liburuetan nagusiki, haurrentzako bai eta helduentzako ere. Editions du Signe (Estrasburgo), Les Editeurs du Rameau (Paris), edo Mensajero (Bilbao) argitaletxeentzako egin du lan besteak beste. Estatu Batuetan, Latinoamerikan eta Asian argitaratu du ere.
Informazio gehiago hemen https://www.goteo.org/project/kanideren-abenturak