Kike Santamaría Urtiaga idazleari Elkartera ongietorria emateko bere ibilbide literarioari gainbegirada bat emango diogu.
Kike Santamaría Urtiaga Bilbon jaio zen. Historialaria da, enpresa zuzendaritzan master bat ikasi zuen eta formakuntza tekniko industriala du.
Kulturaren hedapenerako komunikabide digital ezberdinetan aritu da kolaboratzaile moduan, hala nola Stilus aldizkarian, Tabula blogean, Elkano Fundazioaren blogean eta horretaz gain, Sumahistoria bere bloga idazten du ere.
Bi eleberri argitaratu ditu, "Publio Vitelio Longo y la fábrica de dinero" eta "Los Misterios de oriente". Azken hau 2020ko urtarrilean plazaratu zen.
Gaur egun Elkanori buruzko eleberri berri bat lantzen murgildurik dago.
"Publio Vitelio Longo y la fábrica de dinero" eta "Los Misterios de oriente" eleberrien sinopsia
Bi eleberriak Tiberioren erregealdiaren azken urteetan garatzen dira eta protagonista bera dute: Publio Vitelio Longo, libertoa eta Sejanoren gaian inperioko finantza nagusi boteretsua zen Publio Viteliok bere esklabu batekin edukitako sasiko semea.
Lehen eleberrian, bere aita zorigaitzean erori eta hil ondoren, zeharo dirugabe dago eta bere antzinako lagun finantzarioen konplizetasunarekin moneta amarru txiki baten bitartez bizirauten saiatzen da. Azpijokoak okerrera egiten du eta historian ezagutzen den lehen krisialdi finantzario eta ekonomiko handian zehar gertatutako matxinadan gurutzatu beharko du Erroma, Bidegurutzeetako Ermandadeek jarraiturik, hau da, Erromako auzo txiroak kontrolatzen zituzten antolakunde erdi deliktibo eta erdi paragubernamentalak, eta Guardia Pretoriarrak berak ere jarraitua. Liburuek ez eta eleberriek ere aipatzen ez duten Erromatik ibilbide bihurgunetsu bat.
Bigarren eleberrian, Lucio Vitelio bere patroi berria, Aulo Vitelio enperadorea izango denaren aita alegia, laguntzen du partiarren aurkako bere kanpainan. Kanpaina horretan Armenia Erromarentzako berreskuratu zuen, partiarren erregea kendu zuen, beste bat koroatu zuen bere ordez, azken hau ere kendu eta lehena jarri zuen tronuan berriro, eta Erromari gorazarreak oihukatzen zuen jendetzaren erdian Jerusalemera sartu zen ere. Eta, hau guztia nahiko apartekoa izango ez balitz, bataila bakar bat ere jokatu gabe lortu zuen, zuhurtasuna, intrigak, espioitza eta zorroztasuna erabiliz bakarrik. Abentura honetan Inperioko botere finantzarioekin gurutzatuko da berriro ere, bai eta profeta erlijioso berri batekin... eta bere lehen amodioarekin.
Kike Santamaría Urtiaga