2020ko maiatzaren 12an eguneratutako artikulua
Covid-19-aren epidemiak ekonomikoki kaltetzen ari dituen kultura munduko profesionalei laguntza emateko,administraritza publiko ezberdinek laguntza programa ezberdinak martxan jarri dituzte.
Artikulu honetan laguntza ekonomiko hauei buruzko informazio ofizial ugari jasotzen ditugu.
Kultura alorreko profesional guztiak zuen sormen jarduerekin aurrera jarraitu ahal izateko lagungarriak izatea espero dugu.
Sektorearentzako beste edozein laguntza gehigarri Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. nahiko bazenute, eskerturik egongo gara eta atseginez jasoko dugu laguntza sorta honetan.
Eusko Jaurlaritzak, Lanbideren eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, kultura munduko profesionalei laguntza eskaintzeko programa bat jarri du martxan 2,5 milioi eurorekin. Laguntza hauei buruzko informazio gehiago esteka honetan.
Berriki, Alarma Egoeraren ezarpena dela eta haien jarduerak bertan behera geratu diren kultura profesionalentzako laguntzak onartu dira. Eusko Jaurlaritzak berak informatu duenez, laguntza hauek beste laguntza motekin bateraezinak dira. Informazio gehiago aurkitu dezakezue hemen.
Horretaz gain, Lanbidek norbere kontura lan egiten dutenentzat eta autonomoentzat zuzenduriko ohiz kanpoko laguntza plan bat jarri du abian, bere aurrekontua 3 milioi eurokoa delarik. Informazio gehiago esteka honetan.
Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Departamentuak aholkularitza pertsonalizatu bat eta kultura alorreko langileei zuzenduriko bi gida jarri ditu martxan, Covid 19aren krisialdiaren aurrean martxan jarritako neurri eta laguntzei buruzko informazioa eskaintzeko.
Nafarroako Gobernua
Bere aldetik, Nafarroako Foru Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak sektore hauetako autonomo profesionalentzako laguntzak 2 milioi eurokoak izango direla aurreikusten du. Berri honetan, alor honetan Nafarroan hartutako neurriak kontsulta daitezke.
Berriki Nafarroako Gobernuak Dekretu-Lege berri bat onartu du COVID-19aren osasun krisialdiaren eraginari erantzuna emateko larrialdiko neurriak onartuz, horien artean kultura sektoreko jarduerak burutzen dituzten langile autonomoak sartuz, 2009 CNAEko hurrengo kodeen baitan badaude: 5912, 5915, 5916, 5920 eta 9001 eta 9004 bitartekoak, bi hauek ere barne.
Covid-19aren krisialdiari aurre egiteko laguntza eta prestazioak ezagutzeko, Nafarroako Gobernuak bilagailu bat eskaintzen du.
Espainiako Gobernua
Estatu mailan, aste honetan “COVID-2019aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, kultura sektorea babesteko neurriak eta zerga neurriak onartzen dituen maiatzaren5eko 17/2020 Errege Dekretu-Legea“ argitaratu da EAOn.
Gainera, kultura sektoreko enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek Espainiako Gobernuak onartutako abal linea hel dezakete. Moncloako web orrialdeak argitaratutako berria irakurtzeko esteka da hau. Bere aldetik, Kultura eta Kirol Ministerioak kultura alorreko autonomoentzako ohiz kanpoko prestazioari buruz eta Aldi baterako Enplegu-Erregulazioko Espedienteei buruz ohiko galdekin bi gidaliburu argitaratu ditu, hemen kontsultagarri.
Informazio hau erabilgarria izango zaizuleakoan gaude.
Sektorearentzako lagungarria den beste edozein informazio jakinarazi nahi badiguzu, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Eskerrik asko aldez aurretik.