Menú
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • ‘Juan Carlos Eguillor’ Nazioarteko Ikus Poesia Sariak
  • Bideo Galeria
  • Bazkideen Testuak
  • Bazkideen Estekak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua
AEE

       

  • Español
  • Euskera
  • Hasiera
  • Bazkideak
  • Berriak
  • Bazkideen Testuak
  • Literatur sarien deialdiak
  • Kontaktua

Memorias XI Jornadas Autor

Programa Idazleekin Solasaldiak

Azken Berriak

  • Participación de la AEE/EIE y sus asociados en la 55 edición de la Feria del Libro de Bilbao
  • MEMORIA XI JORNADAS EL AUTOR EN EL NUEVO MUNDO DE LA EDICIÓN
  • #BLA2024
  • ASAMBLEA 2024
  • "Encuentro con escritores/Idazleekin Solasaldiak "
X Jardunaldiak 'Egilea argitalpen mundu berrian'

Euskadiko idazleen elkartearen inguruan

Bazkide izan
nahi al duzu?

Kontakta
gaitzazu

#Egilea20 Jardunaldiak: Tom Tivnan eta Javier Celaya koronabirusaren ondoren argitalpen sektorearen joko arau berrien inguruan arituko dira

Xehetasunak
26 Ekaina 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 26 Ekaina 2020

Irailaren 10 eta 11an Bilbon formatu digitalean eta presentzialean egingo diren 2020ko Egilearen Jardunaldiek luxuzko gonbidatua edukiko dute: Tom Tivnan, The bookseller-eko editore nagusia, Europa mailan argitalpen sektoreko aldizkaririk garrantzitsuena alegia.

Tom Tivnanek, argitalpen industriari buruzko analisi trebeak egiteagatik komunikabide generalista eta espezializatuetan ezaguna, koronabirusaren ondoren liburuaren munduan joko arau berrien gaineko hausnarketa egingo du. Eta Dosdoce-ko kide fundatzailea den Javier Celaya kontsultorearekin batera egingo du. 

Gehiago irakurri: #Egilea20 Jardunaldiak: Tom Tivnan eta Javier Celaya koronabirusaren ondoren argitalpen...

"Sophia y los fantasmas del recuerdo", Hortensia Alcaláren obra berria

Xehetasunak
24 Ekaina 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 24 Ekaina 2020

Hortensia Alcaláren hirugarren obra iritsi da:"Sophia y los fantasmas del recuerdo" (2020, Editorial Punto Rojo). La niña del columpio (2018, Letrame Grupo Editorial), eta "Galería de los secretos. Un universo vacío por un gozoso calvario" (2019, Editorial Círculo Rojo), liburuen ondoren, idazleak bere obra berria aurkeztu du. 

Hortensiak berak “Sophia y los fantasmas del recuerdo” liburuarekin dituen sentipenak elkarbanatu ditu: “Hirugarren honek kentzen dit loa. Historia: benetako gertakizunak, narratiba, drama. Bigarrena amaitzean hasten dut (2019ko otsaila). Eta 2020ko otsailean, zerbait arraroa gertatzen ari dela gogorarazten dit bizitzak, mundua buruz behera jarri dutela dirudi, xukatzeko agian...? Ba zikin ere beste nahiago nuen!! Honengatik guztiagatik erditzea aurreratu egin da, adinak ez baitu barkatzen. Gauzak une hauetan dauden moduan, ez nuke alde egin nahi bere aurpegitxoa ikusi gabe, familiako beste bat gehiago izango bailitzan. Hau bihotzez diot, autodidakta naizenez, sentimenduak errealak baitira, arimarekin plasmatzen ditut!!”

Gehiago irakurri: "Sophia y los fantasmas del recuerdo", Hortensia Alcaláren obra berria

Mikel Santiago eta María Eugenia Salaverriren arteko elkarrizketa zuzenean

Xehetasunak
22 Ekaina 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Ekaina 2020

Gaur, 20:00etatik aurrera, Mikel Santiago idazleak María Eugenia Salaverri  Euskadiko Idazleen Elkarteko (AEE/EIE) presidentearekin elkarrizketa egingo du zuzenean.

 El Correo egunkariko Kultura Ikasgelak Fundación Vocento eta Ediciones B-rekin batera antolatutako hitzaldiak “Cómo mantener la intriga durante 500 páginas” darama izenburu moduan. Bertan, “El mentiroso” bere eleberri berria plazaratu berri duen idazle eta gidoilariari galderak egiteko aukera izango dute entzuleek.

Elkarrizketa Zoom bidez emango da.

Topaketa hau jarraitzeko, 20:00 konektatu zaitezkete ondoko estekaren bidez:  https://us02web.zoom.us/j/89066294054pwd=MmF5dnVZcmFLK1pBMW05S1QySW5GQT09 

Pasahitza: 741638

Topaketaren informazio gehiago esteka honetan.

 

 
 

AEE/EIE-k VII Egilearen Jardunaldiak formatu digitalean eta presentzialean egingo ditu irailaren 10 eta 11an

Xehetasunak
22 Ekaina 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 22 Ekaina 2020

Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE/EIE) antolaturik, Bilbon egingo dira berriro ‘Egilea argitalpen mundu berrian’ Jardunaldiak zazpigarren urtez jarraian.  Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren —laguntzari esker -eta Euskadiko Editoreen Elkartearen eta CEDROren babesarekin- egingo dira, datozen irailaren 10 eta 11 egunetan.

Emankizunak Bizkaiko Foru Liburutegitik egingo dira eta Covid19aren pandemiak argitalpen sektorean utzitako ondorioak eztabaidatzeko adituak elkartuko ditu, ondorioek sektorea eredu berri baterantz bultzatuko ote duen eta eszenatoki berrira egokitzeko bere eskaintza birdefinitu beharko ote duen jorratzeko. 

Gehiago irakurri: AEE/EIE-k VII Egilearen Jardunaldiak formatu digitalean eta presentzialean egingo ditu irailaren...

Dory Lansorenaren ibilbideari gainbegirada

Xehetasunak
17 Ekaina 2020 a argitaratuta
Noiz sortua: 17 Ekaina 2020

Dory Lansorena  idazleari Elkartera ongietorria emateko ere ibilbide literarioari gainbegirada bat emango diogu.

Portugaleten (Bizkaia) jaiotako idazle eta poeta polifazetiko honek bi olerki bilduma argitaratu ditu ("Laberinto de Pasiones" eta "Soñador de Nubes"), bai eta haurrentzako bi ipuin ere ("El viaje de Luna a Mundoletras -un lugar lleno de magia–" eta "Mikel & Jon y La Búsqueda de Faylinn").

Bere olerki bilduma eta ipuinez gain, Dory Lansorena hainbat antologiatarako aukeratu dute eta literatura lehiaketa ezberdinetan sariak irabazi ditu ere. Horien artean, Madrileko kale bateko oinezkoentzako pasabide bat apaintzen duen bertsoetako bat berea dela azpimarratu dezakegu, Madrilgo Udalak eta Boa Misturak antolatutako “Versos al paso” lehiaketari esker.

Doryk "El refugio de Calíope" programa zuzendu eta aurkezten du DK Irratian (Donostia Kultura Irratia).

Ekitaldi poetiko-musikaletan parte hartzen du ere, horietako batzuk Versodia izenpean antolatuz.

Página 41 de 130

  • Iniciar
  • Aurrekoa
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • Hurrengoa
  • Fin

Gobierno Vasco

 

Escritores de Euskadi

Política de privacidad - Aviso Legal - Política de Cookies

Diseño Web Apodaka Estudio