Martín McCoyren “Seb Damon Vix” aurkeztu dugu, Ilargiko detektibearen sailaren hirugarren alea
- Xehetasunak
Bizi izan dugun urte honen azken egunek literatura nobedade ugari ekartzen ari dizkigu.
Duela astebete eskas Martín McCoyren azken liburua plazaratuko zenaren berri pozgarria jaso genuen. “Seb Damon Vix” da zientzia fikziozko oinarria duen eleberri beltz honen izena, Seb Damon, Ilargiko detektibearen sagarren hirugarren alea izanik honakoa. Sailaren aurrekon liburuak “Seb Damon 3 14” eta “Seb Damon Libertad Virtual” dira.
Martín McCoy bere egilearen hitzetan, “ ‘Seb Damon Vix’ idaztea erabateko desafioa izan da. Alde batetik, 2020an denok eduki ditugu ohikoak baino zailtasun handiagoak gure eguneroko jarduerak garatzeko, ez dezagun esan jarduera intelektual eta sormenezkoetan. Bestalde, bire bizitza pertsonala bereziki konplikatua izan da. Horregatik guztiagatik,nire libururik zailena izan dela uste dut, baina, ziurrenik, bereziena ere. Hura idaztea kostatu zaizkidan hamalau hilabeteetan bizi izan dudanetik asko erabiltzen saiatu naiz. Irakurleari helarazten saiatu naizena iristea espero dut bakarrik”.
José Antonio Martín Acostak “99 días y 1 Estado de Alarma” aurkeztu du, konfinamenduan zehar idatzitako poema bilduma bat
- Xehetasunak
José Antonio Martín Acosta idazlearen "99 días y 1 Estado de Alarma (Poesía en cuarentena)" aurkezten dugu.
Konfinamenduan zehar idatzitako poema bilduma hau 86 olerkik osatzen dute, astez aste banatuak, horietan egileak sentipen eta sentsazioak aztertuz. Hasierako elkartasun sentipenetik, balkoira txalo egitera irtenaldiekin, Covid19aren pandemiari eman zitzaion erabilera politikoak eragindako haserrera pasatzen da, bai eta sortutako gorrotoarekin egileak duen kezkara ere.
Orain amaitzen den urte honen eta gure zibilizazioaren historia hurbilean ustekabeko une ahaztezin bati errepaso poetikoa bat.
Autoargitaraturiko liburu berri honekin, egileak argitalpenaren, azalaren diseinuaren eta bere liburuaren promozioaren lan osoa bere gain hartu du.
Arenas Clubaren historiari buruzko liburua liburu-dendetara iritsi da, Javier Mauraren eskutik
- Xehetasunak
Aste honetan “Arenas Club y Las Arenas: dos historias paralelas” liburua liburu-dendetara iritsi da.
Arenas Club ek bultzaturiko eta Javier Maura idazleak Alt autores argitaletxearekin plazaratutako liburu honek euskal futbol talde enblematiko honen historia kontatzen du, gure futbolaren ekintza gogoangarririk politenetakoak dituelarik.
Arenas Cluba, 1909 urtean 11.000 biztanle baino askoz gehiago ez zituen udalerri gazte batean sortua, Espainiako eliteko futbolean kokatzea lortu zuen hogeita sei urtez, Kopa bat irabaziz (1919ko maiatzaren 18) eta hiru final gehiago jokatuz, Ligako Lehen Mailan sei urtez egoteaz gain, hura lehiaketa ofizial moduan sortzeko modu erabakiorrean eraginez.
Bere arrakastaren historiak are eta meritu gehiago du, garai hartan, bere jokalariak ez baitziren futbolari profesionalak, baizik eta zurginak, igeltseroak edo administratiboak, haien aisialdian entrenatuz eta igandetan zuloz eta putzuz josirik zeuden Lamiakoko zelaietan jokatuz, eta horrenbestekoa zen haien entrega eta konpromisoa, haiek beraiek jartzen zituztela botak, jantziak, baloia eta hori puzteko ponpa ere.
Ager Aguirrek “Marbhreilig-En el mundo de los muertos” aurkeztu du, Triz y Gare trilogiaren hirugarren alea
- Xehetasunak
Ager Aguirreren eleberri berria salmentan da jada, "MARBHREILIG-En el mundo de los muertos".
Izenburu berri hau "Diatan-El ciclo de los Dioses" trilogiaren hirugarren eta azken atala da, 2019an "Aisling-En el mundo de los sueños" liburuarekin hasi zelarik eta aurtengo maiatzean "Grawell-En el mundo de las brujas" izenburuarekin jarraituz. Aurreko aleekin gozatu zutenek, Triz y Gare eleberriko magia, fantasia eta abenturak atseginez hartuko dituzte.
Basauriko egileak oso urte emankorra itxiko du aurten. Bizitzen ari dugun 2020 urte hain berezi honetan zehar, Ager Aguirrek “Diatan” trilogiaren azken bi izenburuak argitaratzeaz gain, "Escalera de crímenes" argitaratu du ( "Póker de asesinatos" eleberriaren bigarren eta ezusteko jarraipena den thriller poliziakoa) eta "La APP", telefono mugikorrean aplikazioak instalatzerako orduan dugun utzikeriari buruzko Tekno-Thrillerra.
“Antología poética del desexilio, Los Nautas” aurkeztu dugu, Fernando Aramburu, Francisco Irazoki eta Mertxe Manso idazleen partaidetzarekin
- Xehetasunak
“Antología poética del desexilio. Los Nautas”, Mertxe Mansoren aukeraketa eta hitzaurrearekin eta bertan ere Fernando Aramburu eta Francisco Irazoki idazleen partaidetzarekin, atzerrian bizi diren egileen belaunaldi poetikoa jasotzen den antologia bat da, arrazoi ekonomikoak, lan arrazoiak, pertsonalak eta beste abar medio “boluntarioki erbesteratuak” izan direnena. Egile batzuk Europara emigratuak dira, Alemania, Frantzia edo Italia bezalako herrialdeetara, edo beste kontinenteetara ere, hala nola AEBra, eta bertako estatu ezberdinetara (Virginia, Ohiko, Iowa, New York eta abar), bai eta Japoniara ere.
Alfabetikoki ordenaturiko hamalau poeta, ahots, batzuk ezagunak eta beste batzuk ez hainbeste, dituen bertso eta herrialdeetara bidaia honetan, Fernando Aramburu, Iván Díaz Sancho, Joaquín Gallego, Irene Gómez Castellano, Beatriz Hernanz Angulo, Francisco Irazoki, Pedro Larrea, Marta López Luaces, Mertxe Manso, Ana Merino, Luis Muñoz, María Paz Moreno, Fernando Operé eta Fernando Valverde bezalako izenak agertzen zaizkigu.
Argitalpenean 20 urte baino gehiago daramatzan eta 53 ale baino gehiago argitaratu dituen “La Manzana Poética” argitaletxearekin agertzen zaigu liburu hau. Argitaletxe hau, kultura erakundea ere den heinean, espainiar literaturaren irakurketa eta promozioaren sustapenerako urteroko ekitaldi kulturalak antolatzen ditu, hots Poesia Mintegia, izaera monografikodun hamazazpi ediziorekin; Ikerketa Literarioaren Tailerra, poeta eta espezialista eta kritiko ospetsuek burututako obren ikerketarako lau edizioekin, eta azkenik, bere Itzulpen Poetikoaren Zirkulua, nazioarteko izaera duena. Jarduera guzti horiek, ibilbide luzeko izen entzutetsuei ez ezik, beste egileengan arreta ere jarriz, idazle eta poeta gazteengan, eta berdintasunaren planoan, arreta berezia jarriz emakumearengan eta azken urteotan literatura eta poesian edukitako paper garrantzitsuan, modu honetan jarduera honek orain dagokigun garaiarekiko izaera literario ireki eta koherentea edukiz.