AEE/EIEk antolaturiko ‘Juan Carlos Eguillor’ IV Nazioarteko Ikus Poesia Sariko lan garaile eta hautatuen erakusketa azaroaren 29ra arte egongo da ikusgai, aurreikusia baino bi aste gehiago, Bilboko Itsasdarra Itsas Museoan, Ramón de la Sota Kaia 1ean.


Erakusketa, sari honen aurreko edizioetatik datozen eta itsasoari loturiko beste lan batzuekin osatzen da, ‘Eguillor eta Itsasoa’ izenburupean. Aurten 119 lan aurkeztu ziren sarira espainiar komunitate guztietatik, bai eta Argentina, Kanada, Txile, Kolonbia, Kuba, Estatu Batuak, Irlanda, Mexiko, Uruguai eta Venezuelatik ere besteak beste.

 

Dohako sarrera.

Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 10:00 - 18:00.

Larunbata, igandea eta jaiegunak: 10:00 – 20:00.

Astelehena: itxita.