AEE/EIEk parte hartzen duen ‘Seguir creando’ plataformaren barruan dauden idazle eta sortzaileak Diputatuen Kongresuko presidente eta PSOEko kide den Patxi Lópezekin elkartu ziren, sortzaile ororentzat pentsioa kobratzea eta bere sorkuntza lanak emandako etekinak, azken hauek 9.000 euro gordin baino gehiago direnean, bateraezinak direla dioen araua zuzentzeko.
Javier Otaola AEE/EIEko Zuzendaritza Batzordeko kideak ordezkatu zuen Euskadiko Idazleen Elkartea bilera honetan, beste hainbaten artean, Antonio Gamoneda, Luis Landero, Antonio Colinas, Javier Reverte, Imanol Uribe eta Angela Vallveyk parte hartu zutelarik ere.
‘Seguir Creando’ plataformaren adierazpena / El Mundo argitaratutako informazioa